euskaraespañol

Eguneko irudia

Beldurra galdu diote umeek gaixotasunari Medikuntzako ikasleen laguntzaz

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Irakaskuntza Unitatean izan da Aviem-ek eta UPV/EHUk antolatutako ekimena

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/26

Aste honetan, Hartz Txikien Ospitaleak ateak ireki ditu, 149 umek euren peluxezko hartzak osatu eta mantal zuriari beldurra gal diezaioten. Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Irakaskuntza Unitatean bost urte jarraian egin da ekimen hau eta Asociación Vasca de Intercambios de Estudiantes de Medicina (Aviem) elkarteak antolatu du, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Pediatria Sailarekin eta Basurtuko Unibertsitate Ospitalearekin elkarlanean.

Medikuntzako 75 ikaslek 149 haurri lagundu diete, euren peluxezko panpinen mediku bihurtzen. Astelehenean,  Barakaldoko Nuestra Señora de Begoña ikastetxeko 53 ikasle joan dira; asteartean Bilboko Fátima ikastetxeko  42 ikasle eta ostegunean Bilboko Artxandepe ikastolako 4 urte dituzten 54 ikasle.

Umeak panpina gaixoekin ailegatu dira Basurtuko Unibertsitate Ospitalera. Kontsultan, ‘mediku txikiek' peluxeak aztertu dituzte eta, gaixotasuna diagnostikatu ondoren, sintomen historia klinikoa idatzi dute. Segidan, ospitaleko sailetatik (Erradiodiagnostikoa, Larrialdiak, Oftalmologia eta Kirurgia) ibilaldia egin dute, eta operazio-gelan ebakuntza egin diete peluxeei. "Esperientzia bizi ondoren, ume horiek amantala zuriari eta gaixotasunari ez diete hainbeste beldurrik", esan du Hegoi Angulok, Medikuntzan ikasleen elkartearen bozeramaileak.

Pediatrian katedradun eta ekintzaren bultzatzaileak, Javier Aristeguik, nabarmendu du, bere aldetik, Hartz Txikien Ospitaleak duen garrantzia: "Lau eta bost urte dituzten umeek osasun hezkuntza jasotzen dute, ondo jatea eta haginak garbitzea inportantea dela ikasten dute, eta txertoei eta gaixotasunari beldurra kentzen diete. Gainera, rol joko hori esperientzia berezia da ekintza horretan parte hartu duten Medikuntzan ikasleentzat". Halaber,  Aristeguik azpimarratu du Hartz Txikien  Ospitaleak onarpen bikaina duela, eta ikastetxeek interes handia dutela esperientzia horretan parte hartzeko. Datorren urtean ere egingo da.

Hospital de ositos from UPV/EHU on Vimeo.

Bideoa eta argazkiak: Laura López. UPV/EHU

Bideoaren irudiak hartu ziren astelehenean, hilak 22, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Irakaskuntza Unitatean eta Barakaldoko Nuestra Señora de Begoña ikastetxeko ikasleek parte hartu zuten