Bizkaiko Campusean sortutako enpresa onenen VI. Abiatu Sariak banatu dira
Valorización y Logística Ambiental, Insignia eta Flying Dodos izan dira saritutako proiektuak
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2016/02/26
Ostiralean, otsailak 26, Bizkaia Aretoko Arriaga gelan, Bizkaiko Campusean sortutako oinarri teknologikodun eta izaera berritzailedun enpresen aintzat hartzea helburu duten VI. Abiatu Sariak banatu dira. Valorización y Logística Ambiental, oinarri teknologikodun enpresa onena bezala, eta Insignia eta Flying Dodos enpresa berritzaile onenak bezala, izan dira irabazleak.
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailak eta BEAZ Bizkaiak 15 urte daramatzate elkarlanean UPV/EHUn kultura ekintzailearen sustapena eta oinarri teknologikodun eta izaera berritzailedun enpresen sorrera bultzatzea helburu duen ZITEK programan. Testuinguru honetan sortu ziren 2003an urte birik behin banatzen diren Abiatu Sariak, Bizkaiko Campusean sortutako oinarri teknologikodun eta izaera berritzailedun enpresak aintzat hartzen dituenak.
Sari banaketa ekitaldian parte hartu dute Carmelo Garitaonandia UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, Ainara Basurko BEAZ Bizkaiako zuzendari nagusiak, Eva Armesto Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresa Sustapeneko zerbitzu buruak eta Aitzol Lamikiz UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko kanpo harremanetarako zuzendariak.
VI. Abiatu Sarietako enpresa finalistak, modalitate bietan, honako hauek izan dira:
Valorización y Logística Ambiental enpresak (oinarri teknologikodun enpresa onena modalitateko irabazlea), beste negozio lerro batzuen artean, produktuetako substantzia arriskutsuak ordezkatzeko eta balio erantzi handidun materialak berreskuratzeko ikerketa proiektuen garapenaz arduratzen da.
Meiquer, Makina Berezien, Neurrira egindako Tresnen eta Produktuen Diseinu Ingeniaritza zerbitzuak eskaintzen dituen enpresak, Industria 4.0 delakoaren bultzatzaileak diren azken teknologiak erabiltzen ditu.
Insignia (enpresa berritzaile onenaren saridunetako bat), eraikinen zaharberritze eraginkor eta arduratsuan aritzen da.
Flying Dodos Insignia (enpresa berritzaile onenaren beste sariduna), plataforma digital bat da, gizarte-, kultur- eta hezkuntza-erakundeentzako neurrira egindako bideojokoak garatzen dituena.
Metauniversidad, prestakuntza eta irakaskuntza online: hezkuntza materialak sortu et a egokitu, eta baita online ikastaroei ostatu eman.
Green Proiekt, publizitate eta komunikazio agentzia ekologikoa.
Arquinea, interbentzio arkitektonikoak egiten ditu enpresa honek eraikinetan, jasangarritasuna, irisgarritasuna eta estetika bateratuz. Irudi korporatiboen diseinua, markarekin bat datorrena eta eremu ezberdinetara zabaldi daitekeena.
ARGAZKIAK: Mikel Mtz. de Trespuentes. UPV/EHU