euskaraespañol

Gasteizko Udala eta Euskal Herriko Unibertsitatearen hitzarmena

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/18

Gasteizko hezkuntza eta ikerketa jarduna hobetzeko. Gasteizko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu dute, elkarren artean koordinatu eta elkarlanean aritzeko neurriak zehazteko. Gasteiz hirian hezkuntzarekin lotutako ekintzak aurrera atera eta hobetzeko interes komuneko lanak egitea da helburua. "Bi erakundeen arteko sintonia ona nabarmendu nahi dut, eta lankidetza hori ematen ari den fruituak. Gasteizen hezkuntzarekin lotuta egindako lana da horren adibidea, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak urtez urte hartu baitute parte horretan", azpimarratu du Javier Garaizar UPV/EHUko Arabako campuseko erretoreordeak. Gorka Urtaranek, berriz, aipatu du: "Lankidetza hori bat dator udal honen konpromisoetako batekin, alegia, Gasteiz hiri hezitzailea bihurtzeko konpromisoarekin, komunitatea osatzearren, uste baitugu heziketan inbertitzea bizi-kalitatearen eta balio demokratikoen bermea dela".

 

Argazkiak: UPV/EHU