euskaraespañol

Koldo Mitxelena bibliotekak Landazuri 2015 saria jaso du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/08

Elurretako eraikinean bertan egindako ekitaldi batean, Landazuri elkarteak saria eman zion Arabako campuseko Koldo Mitxelena bibliotekari kolektiboen modalitatean, unibertsitate mundua eta Gasteizko hiriaren arteko lotunean delako. Omenaldian egon ziren Pedro Ignacio Gonzalo-Bilbao Landazuri elkarteko burua, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Igone Martinez de Luna kultura diputatua eta, unibertsitatearen aldetik, Javier Garaizar Arabako campuseko errektoreordea eta Fernando Plazaola UPV/EHUren Ikerketaren arloko errektoreordea. Saria jasotzeagatik eskerrak agertu zituzten Esperanza Iñurrieta unibertsitate bibliotekako zuzendariak eta Concha Santa María ikastegiko zuzendari laguntzaileak, bibliotekako pertsonal osoa inguruan zutela. Landazuri saria 1992.ean sortu zen arabar kulturaren eremuan azpimarratu beharreko jarduerak saritu eta nabarmendu asmoz. Elkarte honen helburua da gizartea sentiberatzea norberaren identitate sen eta ezaugarriak eta elkarbizitzaren balioak ezagutzearen onurekiko.