euskaraespañol

VG MotorSportek parte hartuko du MotoStudent lehiaketan

Talde hau UPV/EHUko Arabako Campuseko zenbait ikastegitako ikasleek osatzen dute

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/01/11

2009an egin zen lehen aldiz MotoStudent lehiaketa, hainbat herrialdetako unibertsitateetako ikasleei aukera ematen diena lehen pausoak emateko motorraren munduan. Ikasleek arlo desberdinetako lan talde bana osatzen dute, eta taldeok beren artean lehiatzen dira motorrik onena egiteko. Aurtengo edizioan 40 ekipotik gora lehiatuko dira nazioarteko norgehiagoka honetan.

VG MotorSport taldean Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako ikasleak alde teknikoaz arduratuko dira, Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako ikasleak, berriz, kontabilitatearen alde legalez, eta Letren Fakultateko ikasleak, bestalde, dokumentazioaren itzulpenaz.

MotoStudent lehiaketaren helburu nagusia da motor baten prototipo ia osoa  egitea. Motorra izan behar da 250 cc-koa eta 4 denborakoa  (hau da, MOTO3 kategoriako baten parekoa). Gero motor hori erabiliko da Aragoiko zirkuituko probetan lehiatzeko.  Abiapuntu gisa, talde guztiek erabili behar dituzte motor, gurpil eta esekidura berdinak.

Lehiaketa honek parada ematen die ikasleei eskolan ikasitako gauzak aplikatzeko diziplinarteko proiektu batean, eta aldi berean esperientzia bereganatzeko honelako lanetan. Bestalde, proiektuan ideia berritzaileak erabiltzea bilatzen da, eta ahalik eta diseinurik jasangarriena lortzea. Gainera, lehiaketan ikasleek ikerketa eta berrikuntza proiektuak garatzen dituzte, gero gradu amaierako proiektuetan erabiliko dituztenak.

 

Fotos: UPV/EHU