euskaraespañol

Eguneko irudia

‘Unibertsitatera bizikletan' ekimeneko bost sarietatik lau UPV/EHUko ikasleentzat

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/12/22

Nekane Herrán, Jon Sever, Gorka Guarrotxena eta Unai Rodríguez, UPV/EHUko ikasleak, ‘Unibertsitatera bizikletan' Bilboko Udaleko Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen sailak antolatu duen ‘Unibertsitatera bizikletan ekimenean saritu dituzte. Ikasle bakoitzak Orbea bizikleta bat jaso du. Ekimen horrek bizikletaren erabilera bultzatu nahi izan du, UPV/EHUko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleek, irakesleek eta langileek ohiko garraiobide bezala erabil dezaten.

Bilboko Udaleko Ingurmeneko zuzendariordeak, Enrique Rincónek; UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, Carmelo Garitaonandiak, eta Deustuko Unibertsitateko Unibertsitate Elkarteko eta Izaera eta Misioko errektoreordeak, Juan José Etxeberriak banatu dituzte sariak. Nekane Herrán, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko ikaslea; Jon Sever, Bilboko Ingeniaritza Eskolakoa; Gorka Guarrotxena, Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Eskolakoa eta Unai Rodríguez, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskolakoa, guztiak UPV/EHUkoak, jaso dituzte bizikletak. Deustuko Unibertsitateko Elena Basconesek ere jaso du saria.

Ekimen honen baitan burutu diren jardueren artean, hirietan bizikleta erabiltzera animatzen duten ideien eta proposamenen lehiaketa bat ere antolatu da, baita bizikletaren erabileraren baloreak eta argumentuak biltzen dituzten sloganak eta mezuak jaso ere.