euskaraespañol

Eguneko irudia

Meatzeen eta Herri Laneko 2014/2015eko promozioak graduazioa egin du

Diploma banaketaren ekitaldian, zentroko administratzaileak erretiratu hartutako Sara Ortuetari ere omenaldia eman diote

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/27

Maria Josefa González eta Sara Ortueta

Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako Areto Nagusian 2014/15 promozioko gradua emateko ekitaldia egin da. Ingeniaritza Zibila, eta Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritza ikasketak bukatu zituzten ikasleek diplomak jaso dituzte. Haien senideak, unibertsitateko ordezkariekin batera, joan dira ekitaldira. Joan den ikasturtean 81 ikaslek (56 gizon eta 25 emakume) amaitu zituzten ikasketak. Haietarikoek 56 (26 mutil eta 20 neska) amaitu zuten Ingeniaritza Zibileko Gradua eta 25 (20 gizon eta 5 emakume) Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua.

Aldi berean, José Mª Mendibil Jambrina eta Alejandro Cano Portillo ikasleen Graduko Amaierako Lanak saritu dituzten. Alejandro Cano,  halaber, espediente akademiko onena  izan da, aintzatespen hori Ainhoa Etxebarria Altuna ere jaso dut. Bestalde, irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetarako pertsonalak eskaini dute omenaldi hunkigarria Sara Ortueta Iturralderi eman dio, erretiroa hartu berria du eta.

Diploma banaketaren ekitaldian, hauek hartuko dute parte. Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea; Javier Alonso Aldama Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate zuzendaria, Asier Abunza, Bilboko Udaleko Hirigintza Saileko zinegotzi ordezkaria; Javier Goitia, Herri Lanen Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialeko idazkaria; Jonatan Rodríguez, Euskal Herriko, Nafarroako, Errioxako eta Soriako Energia eta Meatzeen Ingeniari Tekniko eta Graduatuen Elkargo Ofizialeko dekano-presidentea; eta María Josefa González, Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza TUEko zuzendaria.

 

Argazkiak: MITXI