euskaraespañol

Eguneko irudia

Ocean Experiences plataforma garatzeko hitzarmena sinatu du UPV/EHUk Zokoan

Itsasoko lerra kirolen industriaren inguruko ikerketa sustatzeaz gain, goi mailako trebakuntza eskainiko du zentroak

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/27

Ocean Experiences plataformaren egoitza Zokoako gotorlekuan egongo da

Azaroaren 27an, ostiralarekin, Euskal Herriko Unibertsitateak, Bordeleko Unibertsitateak eta Hego Lapurdiko Hiriguneak hitzarmen bat sinatu dute, EuroSIMA lerra kirolen klusterra bertan delarik, luzerako lankidetza bat ezartzeko Hego Lapurdiko Hiriguneak daraman Ocean Experiences estrategia sostengatuko duen zientzia, teknologia eta formakuntzako plataforma bat sortzearen inguruan, enpresei, berrikuntza eta teknologia eskualdaketa alorrean aterabideak eskaini asmoz.

Elkarlan horrek Bordeleko Unibertsitateak eta UPV/EHUk bultzatu duten Euroeskualdeko Nazioarteko Bikaintasun Campusaren beste emaitzetako bat da, Hego Lapurdiko Hiriguneak, itsas-lerra kirolaren industria adarra azkartzeko daraman proiektu orokorrago batean kokaturik da. Industria adar horrek, Hego Akitanian, 2.500 milioi euroko negozio kopuru finkoa osatu du jadanik (haietan 1.500 Hego Lapurdin) eta ia 5.000 lanpostu ditu (2014ko datuak).
Hortik, kontuan harturik Bordeleko Unibertsitatearen osagaien aberatsa, eta 2003az geroztik EuroSIMArekin duten lotura, Hego Lapurdiko Hiriguneak UPV/EHUren lankidearekin batera, luzerako estrategia lankidetza batean sar dadin proposatu dio, espezializatze adimentsuko desmartxa lagundu dezaten, bereziki Zokoako gotorlekuan  Océan Experiences Plataforma baten kokatzeko.

Helburua da Ziburuko Zokoako gotorlekuan, Itsasoa/lerra kirolen industria adarrari loturiko zientzia eta teknologien trukerako gune bat ezartzea. Plataforma horrek ikasleak, zientzialariak, profesionalak, enpresak hartuko lituzke. Publikoari zabalik litzateke, jakintzen hedatze logika bati jarraiki.

Plataforma Ocean Experiences lurralde dispositiboaren barnean litzateke; dispositibo horrek eragileak batzen dituen ekosistema berezi bat izatera eraman nahi du Euskal Herria, lurraldean proiektu berritzaileak sor daitezen laguntzeko.

Gaurko sinadura honen bidez, sinatzaileak engaiatzen dira, Zokoako gotorlekuan, lurraldearentzat funtsezkoa den industria adar horren gaineko goi mailako hastapeneko eta etengabeko prestakuntza eskaintza bat garatzeko aukera aztertzeko lan batetan. Bereziki aztertuko dituzte pedagogia berrikuntza, formakuntza ibilbideen arteko trenkada iragangaitzak apurtzea, nazioartean aritzea eta mundu sozioekonomikoarekiko harremanak sendotzea, batez ere publiko-pribatu lankidetzen bidez. Plataforma horrek itsasoa/lerra kirolen lehiakortasuna azkartu behar luke, goi mailako giza kapitala eskuratzeko aukera emanez, eta ikasleei lurraldean lanpostuak eskuratzeko aukera handitu beharko lieke, formakuntza eskaintza lan merkatuaren beharrei eta nahiei hobeki egokituz eta bizitza osoan zehar iraunen duen trebakuntza garatuz.