Mexikoko Behatoki Nazionalak Javier Gorosabel izena eman dio teleskopio robotiko berri bati. Teleskopio hori ostegunean (azaroak 26) inauguratuko da BOOTES-5 unitate astronomikoan. Ekimen horren bidez omenduko dute, 46 urte zituelarik, iragan apirilean zendu zen eibartar astrofisikaria.
Mexikoko Behakoti Nazionalak Javier Gorosabel deituko dio teleskopio bati
Apirilean zendu zen Eibartar astrofisikaria gomutan, egitura ostegunean inauguratuko da
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2015/11/25
Javier Gorosabel Urkia Andaluziako Astrofisika Institutuko (IAA–CSIC) ikertzailea izan zen, baita Ikerbasque research professor UPV/EHUko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Fisika Aplikatua I sailean ere. Gorosabelek astrofisika izugarri maite zuen, eta zientzialari aparta ere bazen. Horregatik Mexikoko Behatoki Nazionalak BOOTES-5 unitate astronomikoko teleskopioari eman dio bere izena. Halaber, Espainiako zientzialari aipatuenen artean zegoen.
Gorosabelek gauzatutako ikerketaren kalitatea, zientzia dibulgatzeko gogo handia eta izaera alai eta atsegina nabarmendu dituzte idatzitako omenezko gutunetan UPV/EHUko katedradun Agustín Sánchez Lavegak (Javier Gorosabel irakaslearen oroimenez) eta IAA-CSICko irakasle Alberto J. Castro-Tiradok (¡Querido Javier!). Ezaugarri hauek 2014ko Zientzia Astean islatu ziren.