euskaraespañol

Eguneko irudia

‘Denok batera' eskultura inauguratu da Arte Ederren Fakultatean

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/10

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasle, irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonekin osatutako talde handi batek parte hartu du gaur ‘Denok batera' eskulturaren inaugurazio eta aurkezpen ekitaldian. Iñigo Varona graduondoko ikaslea izan da eskulturaren egilea. Lana, totem bat da, orain dela bi urte ekaitz batek larri kaltetutako pinu batean zizelkatua. Varonak azaldu duenez, "eskultura honetan, pisu handi bat eusten ari diren hiru pertsona ikus ditzakegu; eta sinbolizatzen dute, guztion artean egiten dugula posible gure Unibertsitateak aurrera egitea".