euskaraespañol

Berasaluze eta Urrutikoetxea pilotariak, fisioterapiako ikasleekin solasean

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/09

Asegarceko pilotariek topaketa batean parte hartu dute gaur, astelehena, hilak 9 UPV/EHUko Fisioterapiako Graduko 4. mailako ikasleekin. Saioa klase praktiko bat izan da, "Eliteko kirola eta fisioterapia" ikasgaiaren baitan burutu dena. Berasaluzek eta Urrutikoetxeak etorkizuneko fisioterapeutei azaldu diete, zeintzuk diren euskal pilotako kirolariek izaten dituzten gaitz nagusienak eta, era berean, baita beraien kirol ibilbidean fisioterapiak duen garrantzi handia ere azpimarratu diete.