Akordioaren xedea da diseinatzea "partizipazio-prozesu bat inplementatzeko metodologia bat, prozesuan eragile desberdinak inplikatuz euskal irrati-telebista publikoaren ereduaren definizioan eta orientazioan
Lankidetza-hitzarmen berri bat adostu dute Eusko Legebiltzarrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2015/11/06
Hitzarmenaren jatorria legez besteko proposamen bat da, Eusko Legebiltzarrak iragan maiatzaren 7ko osoko bilkuran onetsi zuena, zeinetan jasotzen den, halaber, EITBren erreformarako azterketa-batzorde bat. Hitzarmena astearte honetan onetsi du Eusko Legebiltzarreko Mahaiak eta atzo, ostegunean, UPV/EHUk.
Euskal Herriko Unibertsitatearen lanaren helburua ez da izango EITBren erreformarako dokumentu bat prestatzea, baizik eta, eremu akademiaren bitartekoak eta aukerak baliatuz eta ekipo multidiziplinar baten eskutik, ahalik eta partizipazio-prozesu zabalena irekitzea, era guztietara eta inplikatutako sektoreekin gogoeta egiteko EITB euskal korporazio publikoak osatzen duen sistemari buruz eta biltzen dituen hedabideei buruz.
Partizipazioak bost eremu handi hartuko ditu:
- Azterketa eta gogoeta egitea zerbitzu publikoaren helburuei eta misioei buruz.
- EITB aro digitalera eta informazioaren gizartera egokitzea.
- EITBren egitura eta gobernantza-eredua.
- Enpresaren izaera, berrantolaketa eta finantziazio-sistema.
- Ikus-entzunezko euskal sistema. Eboluzioa eta aliantzak.
UPV/EHUko batzordea Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoak, Simon Peñak, zuzenduko du eta bi hilabete edukiko ditu, bi instituzioek hitzarmena sinatu dutelarik gaurtik kontatuta, partizipazio-metodologiako eredu bat aztertu, diseinatu eta proposatzeko, azterketa-batzorde parlamentarioak erabili ahal izan dezan.