euskaraespañol

Eguneko irudia

Mikro-polis: politikari buruzko entseguen sariketa

UPV/EHUko ikasleei zuzendutako lehiaketak politikaren irudi baikorra helarazi nahi dio jendarteari

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/05

'Mikro-polis' politikari buruzko entseguen Ii. Lehiaketa UPV/EHUko Politika eta Administrazio Zientzien Sailak antolatu du. Azaroaren 30ra arte, Euskal Herriko Unibertsitatean 2015/2016 ikasturtean matrikulatutako ikasleek sariketan parte hartu ahal dute, euskaraz zein gazteleraz. Idazki hoberenak 1.000 euroko saria jasoko du modalitate bakoitzean. Unibertsitate irakaskuntzari loturiko gastuetara bideratuko da saria. UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzarekin eta Betiko Fundazioarekin batera egingo den sariketak ikasleak politikara baikortasunez hurbiltzea nahi du.

Lehiaketak bi zati edukiko ditu. Lehenengo fasean, partaide bakoitzak testu labur, original eta argitaragabe bat aurkeztu ahal izango du. Testu horrek izenburua edukiko du eta 3.500 karaktere (tarteak barne) eduki behar ditu. Azaroaren 30ra arte igo ahal dituzte entseguak webgunera.

Epaimahaiak hautatuko ditu hizkuntza bakoitzeko 10 testurik onenak eta bi ordezko. 20 lan horiek eta lau ordezko bigarren fasera pasatuko dira eta egileek bigarren entsegua bat idatzi beharko dute, 7.500 karakteretatik beherako (tarteak barne), zeinek hautatua izan deneko hizkuntzan. 2016eko urtarrilaren 30etik otsailaren 29ra bitartean, biak barne, ikasleek igo beharko dituzte webgunera finalera aurkeztutako testuak. Epaimahaikideek horietakoetako bi entsegu hautatuko dituzte irabazle, bata gaztelaniazko modalitatean eta bestea euskarazko modalitatean.