euskaraespañol

Eguneko irudia

Marta Machok Matematika Akademiaren domina jaso du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/02

Francisco Gonzalez, Marta Macho eta Antonio Campillo.

Marta Machok Espainiako Matematikaren Errege Akademiaren domina jaso du. UPV/EHUko Geometriako eta Topologiako irakasle agregatuak, bere dibulgazio lana, berdintasunarekin duen konpromisoa eta hainbat mailatako irakasleak elkarrekin harremanetan jartzeko erakutsi duen gaitasunagatik jaso du aintzatespena. Sari banaketa ekitaldia joan zen ostegunean, urriak 29, ospatu zen, Antonio Campillo Espainiako Matematikaren Errege Akademiako presidentea buru zela. Francisco Gonzalez BBVAko presidenteak ere parte hartu zuen ekitaldian, eta bere eskutik jaso zuen saria Marta Macho irakasleak.