Zabaldu da Zientzia Asteko izen-emate epea
Bilbon, Donostian eta Gasteizen 45 stand eta 56 jarduera atondu dira, tartean, tailerrak, irteerak, erakusketak, lehiaketak eta ikuskizun zientifikoak
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2015/10/23
Datorren astelehenean, urriak 26, goizeko 9:00etan, irekiko da izen-emate epea UPV/EHUren XV. Zientzia Astea dela eta Bilbon, Donostian eta Gasteizen antolatu diren tailer eta txangoetan parte hartu ahal izateko. Azaroaren 4etik 8ra bitartean Bilbon egingo da XV. Zientzia Astea, eta azaroaren 5etik 7ra, Donostian eta Vitoria-Gasteizen. Aurten, gainera, hiru egoitzak aldatu ditugu: Bilbon, Bizkaia Aretoan izango da; Donostian, San Telmo Museoan; eta, Vitoria-Gasteizen, Bibat Museoan. Izen-emateak www.zientzia-astea.org webgunearen bitartez burutu beharko dira ezinbestez.
UPV/EHUren XV. Zientzia Astean, beste urte batez, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzarekin lotuta dauden ekimen ugari burutuko dira hiru euskal hiriburuetan. Hain zuzen ere, Bilbon, Donostian eta Gasteizen 45 stand, 33 tailer, 21 txango, erakusketa bat, 3 zientzia-ikuskizun (bat hiriburu bakoitzean) eta hitzaldi bat eskainiko dira, helburu dutenak gazte eta nagusiak zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea, gai hauek sorrarazten dituzten errezeloak eta beldurrak eraitsiz. Stand zientifikoak bisitatzeko ez da izenik eman behar, baina jardueretan parte hartzeko izen-ematea ezinbestekoa da. Jarduera guzti-guztiak doan dira.
Aurten, Zientzia Astera hurbilduko direnek aukera izango dute, beste ekintza askoren artean, industria arloan gaur egun erabiltzen diren robotak hurbiletik ikusteko aukera izango dute, bisitariek beraien oinarri genetikoaren araberako dieta egokiena zein den jakingo dute, edo Bilboko itsasadarrak azken hamarkadetan bizi izandako aldaketak haren uretan nabigatzen ezagutuko dituzte. Estatistika gure eguneroko bizitza hobetzeko nola erabili daitekeen, edo gazta, ardo eta olio dastaketak nola egiten diren ikasiko dugu, gainera. Horrezaz gain, papiroflexia irudiak eraikiz, kontzeptu eta teorema matematikoak ulertuko ditugu papera tolestuz, eta simulagailuetan tranbiak eta lasterketetako autoak gidatzen saiatuko gara.
Zientzia Club, bakarrizketa zientifikoen bigarren edizioa
Joan den urteko arraskastaren ostean, Zientzia Club bueltan da, gai eta hizlari berriekin. Umorea, musika eta, jakina, zientzia asko, dira Zientzia Club formularen osagai nagusiak. UPV/EHUko adituek eta The Big Van Theory taldeko kideek gai zientifikoak jorratuko dituzte, 10 bat minutuko solasaldietan. Sarrera dohainik da, leku guztiak bete arte.
Zientzia Clubek hiru saio izango ditu: ostegunean, azaroak 5, Vitoria-Gasteizen; ostiralean, azaroak 6, Bilbon; eta, larunbatean, azaroak 7, Donostian. Saioen egitarau osoa hauxe da:
Vitoria-Gasteiz |
Bilbo |
Donostia |
|
Artium, |
Bizkaia Aretoa, Abandoibarra, 3 |
Museo San Telmo, |
|
Azaroak 5 |
Azaroak 6 |
Azaroak 7 |
|
19:00 |
Irrintzi Ibarrola |
Irrintzi Ibarrola |
Irrintzi Ibarrola |
19:10 |
Elena Lazkano /Igor Rodríguez |
Joseba Zubia |
Maialen Garmendia |
19:20 |
Bittor Rodriguez |
Guillermo Quindós |
Bittor Rodriguez |
19:30 |
Estíbaliz Apellaniz |
Estíbaliz Apellaniz |
Gustavo Vargas |
19:40 |
Big Van Theory |
Big Van Theory |
Big Van Theory |
19:50 |
Inma Hernáez |
Jon Torres |
César San Juan |
20:00 |
Gustavo Vargas |
Miguel Ángel Casado |
Elena Lazkano/ Igor Rodríguez |
20:10 |
Ricardo Hueso |
Ricardo Hueso |
Guillermo Quindós |
20:20 |
César San Juan |
Inma Hernáez |
Estíbaliz Apellaniz |
20:30 |
Kepa Erdozia |
Kepa Erdozia |
Jon Torres |
20:40 |
Big Van Theory |
Big Van Theory |
Big Van Theory |