Valeriano Sánchez Famoso UPV/EHUko Finantza Ekonomia I Saileko ikerlari eta Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako irakasleak, ekintzailearen sustapenarekin erlazionatutako ekonomi ikasketak saritzeko asmoz Espainiako Doktoreen Erret Akademiak (RADE) ematen duen José Lladró 2015 Saria irabazi du.
Valeriano Sánchez Famoso irakasleak José Lladró 2015 Saria irabazi du
Sari honekin, Espainiako Doktoreen Erret Akademiak (RADE) ekintzailearen sustapenarekin erlazionatutako ekonomi ikasketak nabarmendu nahi ditu
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2015/10/26
'The singularities of internal social capital in family firms: a literature review and four quantitative essays' (Familia enpresetako barne kapital sozialaren ezaugarriak: literaturaren berrikuspena eta lau ikerketa kualitatibo) izenburua duen bere tesiagatik irabazi du saria. Tesia Amaia Maseda eta Txomin Iturralde doktoreek zuzendu zuten eta 2014ko uztailean aurkeztu zen, "Nazioarteko Doktore" aipamena jasoz. UPV/EHUko Famili Enpresa Katedraren baitan burutu da tesia, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Sánchez Famoso irakasle eta ikerlariarekin batera, beste 12 ikertzailek ere jaso dituzte Espainiako Doktoreen Erret Akademiak (RADE) emandako Ikerketa Sariak, pasa den ikasturteko tesirik onenak saritzen dituztenak. Deialdiak ezarritako eskakizunen artean, tesia 2014ko uztailaren 1a eta 2015eko ekainaren 30a artean aurkeztu izana eta bikain cum laude kalifikazioa lortu izana daude. RADEko ezagutza arlo desberdinetako akademikoek osatutako epaimahai batek aztertu eta baloratu ditu lanak.
Sarien banaketa, Akademiaren 2015-16 ikasturtearen irekiera ekitaldian burutu da, Jesús Álvarez Fernández Represa doktoreak presidituta eta Fernando Benzo Sáinz Hezkuntza, Kultura eta Kirolerako Idazkariordearen presentziarekin, besteak beste.