euskaraespañol

Eguneko irudia

Zabalduz Eguna, ezagutzaren transferentziaren isla

UPV/EHUko 31 doktoregaik beren ikerlanak aurkeztu dituzte

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/08

Ostegun honetan, urriak 8, Zabalduz Eguna jardunaldia ospatu da, Eusko Jaurlaritzak (Herri–Dirubideen Euskal Kontseiluak) 2013an abian jarritako eta finantzatutako Zabalduz egitasmoa ezagutarazteko antolatutako ekimena, hain zuzen. Hala, UPV/EHUko 31 doktoregaik eta beste horrenbeste erakunde sozioekonomikok parte hartu dute programa horretan. Beren ikerlanak aurkeztu dituzte UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan burutu diren hitzaldi laburren bidez; gainera, posterren bidez ere azaldu dituzte ikerlanak ikastetxe bereko Grande Salle aretoan.

Ekitaldian parte hartu dute Fernando Plazaola UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreordeak, Maribel Arriortua Ikerkuntzarako zerbitzu orokorren zuzendariak eta Iñaki Largo Enpresekiko Harremanetarako, doktoregaiez eta ekimenean parte hartzen duten entitateetako ordezkariez gain. Plazaola errektoreordeak adierazi duenez, "Zabalduz egitasmoak lehentasuna dauka Unibertsitatean, are-gehiago hurbiltzen gaituelako testuinguru sozioekonomikora". "Eta lan hau bere fruituak ematen hasi da", ziurtatu du errektoreordeak, "2014an irakurritako doktorego tesien %11 baino gehiago Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Sareko beste erakunde batzuekin elkarlanean eginikoak dira, 2008an portzentaje hori %8 zen bitartean".

Bestalde, Zabalduz Egunean Txema Villate Innobasqueko zuzendariaren hitzaldia entzun ahal  izan da, "La importancia de los doctores en la empresa" izenburupean.

Zabalduz Programak Unibertsitatearen eta testuinguru sozioekonomikoren arteko ezagutzaren transferentzia eta elkarlana sustatu nahi ditu. Elkarlan hori enpresek edo gizarte erakundeek proposatutako ikerketa proiektuetan txertatuko doktoregaien tesien bidez gauzatzen.

Zabalduz ekimenaren helburuak ondorengoak dira: 1)Pixkanaka graduatu doktoreen kopurua areagotzea; 2) Esparru guztietako I+G+B gaitasuna areagotzea, ezagutza errazago transferitzeko Unibertsitatearen eta gizartearen artean; 3) Enpresa eta gizarte testuinguruan lanpostu gaituak sortzen laguntzea; 4) Doktore maila lortzen duten pertsonen enplegagarritasuna areagotzea enpresa testuinguruaren barnean; 5) Doktoreek, ingurune produktibo eta sozialeko berrikuntza prozesuetarako funtsezko elementu gisa, gizartean duten irudiaren balorazioa hobetzea; 6) Unibertsitatearen eta ingurune produktibo eta sozialaren arteko harremanak indartzea eta estutzea, elkarrenganako ezagutza hobetuz.