euskaraespañol

Eguneko irudia

Petronorrek Nautika eta Itsasontzi-makineria Eskolari errotore bat eman dio

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/08

Petronorren isuriak murrizteko politikak Findegiaren ekipo dinamikoen berrikuntza kontutan izaten du, beste ekintzez gainera. Ekipo horietako bat, P1-TBC-0001 lurrun turbina, ordezkatu berri da eta bere errotorea UPV/EHUko Nautika eta Itsasontzi Makineria Goi Eskola Teknikoari eman dio, ikaskuntzan zehar erabili dezaten.

Manuel Clemente UPV/EHUko Nautika eta Itsasontzi-makineria Eskolako Itsasketa Zientzia eta Teknikak, Itsasontzi Makinak eta Itsasontzigintza Saileko zuzendariak eta Iñaki Loroño sail bereko irakasleak poztasunez jaso dute Txema Franco eta Javier Ceanuri eskolako ikasle ohien eskutik Petronorren Fidagarritasun Dinamikoko Sailaren langileen eskakizunez jasotako dohaintza. Ekipo Dinamikoen Tailerreko Victor Francok ere lagundu egin du.

Ekintza honek Petronor eta Nautika eta Itsasontzi Makineria Goi Eskola Teknikoaren harremanak estutzen ditu gehiago. Esan beharra dago harremana duela zenbait urte hasi zela, Fidagarritasun Dinamikoko Sailean bekaduna praktiketan sartu zenean eta baita Txema Franco zein Javier Ceanuri eskolak ematen zuen Masterrean irakasle gisa laguntzen hasi zirenean.