euskaraespañol

Eguneko irudia

'Diccionario político y social del mundo iberoamericano' saritua

UPV/EHUk koeditatu duen liburuak Unibertsitate-argitalpenen XVIII. Sarietako bat lortu du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/09/18

Javier Fernández Sebastián, hiztegiaren zuzendaria

Unión de Editoriales Universitarias (UNE) elkarteak Unibertsitate-argitalpenen XVIII. Sariak erabaki ditu, eta 2014ko koedizio saria 'Diccionario político y social del mundo iberoamericano'k jaso du. Liburu hori Euskal Herriko Unibertsitateak eta Centro de Estudios Políticos y Constitucionales CEPC elkarteak argitaratu dute elkarrekin. Epaimahaikideek azpimarratu dute "bi erakunde entzutetsuek bultzatutako nazioarteko eta asmo handiko ikerketa-proiektu baten argitalpena izatea".

UPV/EHUko liburu horrekin batera, Shakespeare en España. Bibliografía anotada (Murtziako Unibertsitatea / Granadako Unibertsitatea) lanak ere Ex aequo jaso du saria. UNEk emandako sariek xede hauek dituzte: argitalpen unibertsitarioa bultzatzea eta prestigioa ematea, eta zientzia-komunitate eta gizartearen aurrean bere garrantzia eta kalitatea balioestea. Saria emateko ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtziako Unibertsitatean egingo den 2015ko UNEren Batzordean. Lehiaketan parte hartu zuten 128 lanak urriaren 15era arte ikusi ahal izango dira Madrilgo Librería del BOEn (Trafalgar kalea 27).

Jon Zarate Euskararen arloko errektorea, eta UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren arduradunaren iritziz, "Saria UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren eta parte hartu duten ikertzaile guztien eguneroko lan eskergaren emaitza da. Era berean, saririk jaso ez duten hainbat argitalpenetan lan bikaina egin duen Argitalpen Zerbitzuaren kalitatearen adierazgarria da."

Javier Fernández Sebastián UPV/EHUko Pentsamendu Politikoaren Historiako katedradunak eta hiztegiaren zuzendariak hauxe azpimarratu du. " Sari honek garrantzi handia du guretzat. Izan ere, epaimahaiak ez du bakarrik saritzen UPV/EHU eta CEPC elkartea (Centro de Estudios Políticos Y Constitucionales), ezta nire lana zuzendari gisa ere; nire ustez, Iberconceptos iker-taldean lanean gabiltzan berrehun bat ikertzaile gara aitortza honen hartzaileak, batez ere, 10 liburuki horien ehun egileak. Sari kolektiboa da eta, badirudi horrela ulertu duela epaimahaia bere balorazioan."

Liburu sariduna

Diccionario político y social del mundo iberoamericano lan horretan hainbat saiakera bildu dira, besteak beste, "Zibilizazioa", "Demokrazia", "Estatua" eta "Subiranotasuna" kontzeptuen inguruan. Halaber, aztertu egin dute nola jaio zen modernitatea, 1770etik 1870era bitartean, Ozeano Atlantikoko bi aldeetan, gaztelania eta portugesa darabilten 12 herri eta herrialdetan: Argentina, Brasil, Karibe-Antilla Hispaniarrak, Erdialdeko Amerika, Kolonbia, Txile, Espainia, Mexiko, Peru, Portugal, Uruguai eta Venezuela.

Amerikako eta Penintsulako hainbat unibertsitatetako eta erakundetako ehundik gora historialarik eta ikertzailek parte hartu dute obra egiteko lanetan; zehazki, UPV/EHUko 'Historia intelectual de la Política Moderna' taldearekin aritu dira lankidetzan. Talde horren kideak dira: Javier Fernández Sebastián, Iñaki Iriarte, Juan Olabarria, Pedro José Chacón, Luis Fernández, Pablo Sánchez, Nere Basabe, Ana Isabel González, Javier Tajadura eta Kirill Postoutenko.