Euskadiko Lan Txostenaren arabera, enpleguaren hazkundeak ez du igotzerik lortzen
2015eko bigarren hiruhilekoari dagozkien datuak aurkeztu dira
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2015/07/28
FEDEA Lan Behategiak eskualdearen inguruan emandako informazioaren arabera, 2015eko 2. hiruhilekoko Euskadiko Lan Txostenak 16 urtetik gorakoen lan banaketan izandako aldaketak azaltzen ditu, Euskadiko bigarren hiruhilekoko langabezia tasei zein okupatuei eta langabeei dagokienez. Sara de la Ricak zuzentzen duen ikerketa taldeak egin du txosten hori, Euskal Herriko Unibertsitatean. Era berean, hala Euskal Herrian nola Estatuan izandako lan trantsizioak erakusten ditu. Datu horiek 2007ko hiruhileko berean izandakoekin alderatu dira (krisian sartu aurreko urtea izan zen), bai eta iazko (2014ko) bigarren hiruhilekoan gertaturiko aldaketekin ere.
Azken hamabi hilabete hauetan, Euskal Herrian langabetu eta okupatuen kopuru bat inaktibo bihurtu dira. Azken hamabi hilabeteetan, Euskal Herriko 6.000 okupatu gutxiago daude eta 4.000 langabetu gutxiago, inaktiboen kopuruak, berriz, gorantz egin duen bitartean, 7.000 pertsona inaktibo zenbatuz. Langabetuen kopuruaren jaitsiera honek Euskadiko langabetu tasaren jaitsiera eragin du 2014ko bigarren hiruhileko %16,13tik hiruhileko honetako %15,98ra, Estatuko baxuenetako batean kokatuz. Biztanleria Aktiboaren Inkestak (BAI) Euskadi, Asturias, Murtzia eta Nafarroan bakarrik atzematen du okupatuen jaitsiera zenbaki absolutuetan azken hamabi hilabeteetan.
OKUPATUAK
Euskadik 864.600 langile okupatu ditu. Beraien osaketan, honako aldaketa hauek nabarmentzen dira azken hamabi hilabeteetan:
Gazteek arinki handitu dute beraien presentzia Euskal Herriko okupatuen artean. 2014ko bigarren hiruhilabetekoan okupatu guztien %2,86 bakarrik ziren arren, hiruhilabeteko honetan beraien eraginak %3,45 eskuratu du. Igoera hau 25 eta 45 urte bitartekoen kontura burutu da, beraien pisua okupatuen artean jaitsi egin baita. 45 urtetik gorakoen presentzia egonkor mantentzen da azken hamabi hilabeteetan (okupatuen %45 dira).
Goi ikasketak dituzten langileen eragin aipagarria egonkor mantentzen da. Euskal Herrian dauden ehun okupatu bakoitzeko, 55ek goi mailako ikasketak dituzte, zalantza barik Estatu mailako kopururik altuena (Madril dago bigarren postuan, %51rekin).
Handitu egin da pixka bat zerbitzuen sektorearen eta industriaren sektorearen pisu erlatiboa, eraikuntzaren eta nekazaritzaren kaltean.
Igo egin da behin-behinekotasuna Euskadin, Estatu osoan gertatu den bezala, eta okupatuen portzentajea %21etik %23ra igaro da. Behin-behinekotasunaren kopuruak batez bestekoa baino pixka bat baxuagoak diren arren, distantzia gero eta eskasagoa da.
Lanaldi partzialak duen eraginaren igoerak jarraitzen du, Estatuko beste toki batzuetan gertatzen denaren kontra, non ekonomiaren jardueraren igoerak lanaldi partzialaren beherakada dakarren lanaldi osoaren mesedetan. Euskadi, Nafarroarekin batera, lanaldi partziala duten lurraldeen artean dago eta azken hamabi hilabeteetan partzialtasun tasaren igoera handiena izan duenen artean.
LANGABETUAK
BAIk egiaztatzen du 164.400 langabetu daudela Euskal Herrian 2015eko bigarren hiruhilabetekoan.
Gizonezkoen eragina langabetuen taldean nabarmen handiagoa da hemen Estatuko beste lurralde batzuekin alderatuta. Ehun langabetu bakoitzeko, 54 gizonezkoak dira Euskadin, Estatu mailan 50 diren bitartean. Azken hamabi hilabeteetan, eragin hau pixka bat jaitsi da Euskadin.
25 urtetik beherakoen eragina handitu egin da, eta baita 44 urtetik gorakoena ere, adin ertainekoen kalterako. Joera hau Estatu mailan ere atzematen da. Honek adierazi dezake gazte eta nagusiek zailtasun handiagoa dutela enplegu bat eskuratzeko adin ertaineko langileekin konparatuta.
Iraupen luzeko langabetuen eraginak handitzen jarraitzen du langabetuen artean azken urte honetan (%67tik %70era). Estatu mailan ere iraupen luzeko langabeziaren eragina oso altua den arren (%65), badirudi azken 12 hilabeteetan mantendu egin dela, Euskadin goranzko joerarekin jarraitu duen bitartean.
Euskal Herriko lan trantsizioak
Euskadi da hiruhileko honetan enplegu garbia suntsitu duen autonomia erkidego bakarra, eta horri gehitu behar zaio okupatuen kopuruan izandako jaitsiera. Konparatzen badira hiruhilabeteko honetan enpleguan izandako sarrera eta irteera fluxu garbiak orain hamabi hilabete izandakoekin, fluxuen zeinuaren funtsezko aldaketa ikusi dezakegu, 2014ko bigarren hiruhilabetekoan enplegu garbia sortu zelako Euskadin.