euskaraespañol

Eguneko irudia

Euskobarometroaren arabera, 2015a urte ona da gehienentzat, baina krisiak ongizatean kalte egiten jarraitzen du

Udaberriko boladako datuak aurkeztu dira

Lehenengo argitaratze data: 2015/07/24

UPV/EHUko Politika Zientzia sailari dagokion Euskobarometro ikerketa taldeko arduradunek Euskobarometroaren Udaberriko boladako datuak aurkeztu dituzte gaur, maiatzaren 29tik ekainaren 15era arte etxez-etxe hartutako datuetan oinarritua, iritzi inkesta honetan biltzen diren ohiko datuekin eta azken udal eta foru hauteskundeetako emaitzen azterketarekin.

Prentsaurrekoan izan dira Carmelo Garitaonandia UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea, Francisco José Llera UPV/EHUko katedradun eta Euskobarometroko zuzendaria, eta Alfredo Retortillo UPV/EHUko irakasle eta Euskobarometroko taldekidea.

Ondorioen artean, ikerketak azpimarratzen duenez, "2015a urte ona izaten ari da maila pertsonalean euskal herritar gero eta handiago batentzat, baina krisiak ongizatean kalte egiten jarraitzen du". Eta azken udal eta foru hauteskundeei dagokienez, Euskobarometroaren esanetan, "gehiengoa pozik dago maiatzaren 24ko emaitzekin" eta "gehiengo zabalak bere erabakia hartuta zeukan hauteskunde kanpaina baino lehen".

Euskobarometroaren Udaberriko boladako datu eta informazio guztia honako webgune honetan dago eskuragarri www.ehu.eus/euskobarometro