Unibertsitatera sartzeko probak egin zituztenen % 80k gainditu ditu
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2015/07/23
Lehenengo datuen arabera, uztailaren 8, 9 eta 10ean Euskal Herriko Unibertsitatean unibertsitatera sartzeko probetara aurkeztu diren Batxilergoko 1.544 ikasleetatik 1.247ek gainditu dute fase orokorra, hortaz, ikasleen % 80,76k aprobatu du. Proba hauek bi fase dituzte: fase orokorra, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta fase espezifikoa, borondatezkoa, fase orokorrean lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena.
Jarraian, datuak campuska eta hizkuntzaren arabera aurkezten dituen taula dago.
AURKEZTUAK | 1.544 |
GAINDITUAK | 1.247 |
EHUNEKOA | 80,76 |
ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA | |
---|---|---|---|
AURKEZTUAK | 229 | 741 | 574 |
GAINDITUAK | 192 | 574 | 481 |
EHUNEKOA | 83,84 | 77,46 | 83,80 |
EUSKARA | GAZTELANIA | |
---|---|---|
AURKEZTUAK | 1.018 | 526 |
GAINDITUAK | 879 | 368 |
EHUNEKOA | 86,35 | 69,96 |
*Datuak bigarren zuzenketaren eta erreklamazioen ebazpenaren aurretikoak dira.
Ekaineko ohiko deialdian, 9.552 ikasle aurkeztu ziren, eta % 98,30k gainditu zuen fase orokorra..