Real Sociedad Española de Físicak (RSEF) eta Fundación BBVAk Agustín Sánchez Lavega astrofisikoa eta fisika aplikatuan katedraduna saritu dute 2014an zehar Fisikaren irakaskuntzan eta zientzia dibulgazioan egindako lanagatik. Epaimahaiak balioztatu du UPV/EHUko irakasleak "zientzia planetarioen arloan egindako goi mailako ikerketa eta irakaskuntza esperientziak inpaktu handiko aldizkarietan komunikatzeko egindako lana uztartu izana; baita, besteak beste, bere dibulgatzeko eginkizunari esker eratutako EspaZio Gelaren erakuntzagatik ere".
-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Agustín Sánchez Lavegak irakaskuntzan egin duen lana saritu du Real Sociedad Española de Física-k
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2015/05/21
![](https://ehu.eus/documents/10136/3948609/web1_Sanchez+Lavega+00.jpg/3a6f03fe-d44f-4894-a800-32a225c57203?t=1432202416000)
Gehienbat, Sánchez Lavegaren irakaskuntza arloko publikazioak nazioarteko aldizkari garrantzitsuetan zabaldu dira, hala nola American Journal of Physics edo European J. of Physics. Artikuluok, adierazi du katedradunak, era askotariko esperientzietatik irten dira: "bai ikasgai teorikoetatik, bai ikasgai praktikoetatik; zein lehen ikasturtetik, zein Masterretik; baita, ikerketaren arloan izandako esperientziak irakaskuntzaren esparrura eramandakoak ere".
Sánchez Lavegak azpimarratu du eskertzekoa dela RSEF-k eta Fundación BBVAk unibertsitateko irakaslearen eginkizuna bultzatzeko sari horiek banatzea, "ikasturtetik ikasturtera, ez baitugu bakarrik hezitzaile lana egiten gure jakintza hedatzen, baizik eta ikerketarekiko, aurkikuntzarako, ilusioa, pasioa, igorri nahi dugu, baita gure ikasleen bokazioa bideratu eta egituratu ere. Hala, gizarteari itzuliko diogu, bere laguntzari esker ikasi ahal izan duguna".
Agustín Sánchez Lavega Fisikan doktorea da, eta UPV/EHUko katedraduna 1987tik. Halaber, Zientzia Planetarioen taldeko zuzendaria da, 13 doktorego tesi zuzendu ditu, 80 artikulu baino gehiago argitaratu ditu (dibulgaziokoak eta irakaskuntzari buruzkoak) nazioko eta nazioarteko aldizkarietan, eta 200 ikerketa artikulu baino gehiago kaleratu ditu: horietako hamar inpaktu handieneko bi aldizkaritan, Sciencen eta Naturen,eta azken horren azalean horietako lau agertu dira.