euskaraespañol

Eguneko irudia

José Félix Martí Masso, 2014ko Euskadi Ikerkuntza Saria

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/29

Iturria: Jakiunde (Argazkia JM Pemán)

2014ko Euskadi Ikerkuntza Saria Jose Felix Marti Masso mediku eta ikertzaileak jaso du. Marti Masso Neurologia Medikuko Irakasle Titularra da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko Neurologia eta Neurofisiologia Klinikoko zerbitzuburua. Epaimahaiak zera nabarmendu du: "Marti Masso irakasleak neurologia klinikoaren alorrean egin duen ikerketa aitzindaria, eta bereziki gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketan egindako lana, Parkinson gaixotasunaren alderdi genetikoan ekarpen handiak egin dituena". Era berean, sarituak egin duen formazio-ibilbide luzea ere azpimarratu du, "ibilbide horri esker ikerketa kliniko eta traslazionala burutzen duen neurologo eskola inportantea sortu baita". Sariak. 40.000 euroko diru-kopurua du

José Félix Martí Massó (Constantí, Tarragona, 1947) Medikuntzan eta Kirurgian Lizentziatua eta Doktore da Nafarroako Unibertsitatean, Neurologia eta Barne-medikuntzan espezialista. Bere ikerketa lana aplikatua eta emaitzetara bideratutakoa da batik bat. Alterazio edo erantzun terapeutiko ezohikoak dituzten paziente bereziz osaturiko taldeen behaketan gauzatzen da Marti Massoren ikerketa, hauen behaketak nerbio sistemaren funtzionamendua hobeto ulertzen edo pazienteak hobeto artatzen laguntzen baitu. Haren lorpen zientifikorik nagusienen artean azpimarratzekoa da sindrome berri baten aurkikuntza, " Likido zefalorrakideoko pleozitosisdun pseudomigraña".

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa