euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUk bere historiako tesi kopururik handiena erregistratu du 2014an

Guztira, 479 tesi irakurri ziren, 2013an baino 30% gehiago

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/24

2014a Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen historiako urterik emankorrena izan zen irakurritako tesi kopuruari dagokionez. Guztira, 479 tesi irakurri ziren, aurreko urtean baino %30 gehiago. Datu honen ondorioz, UPV/EHU estatuko lehen zortzi unibertsitateen artean kokatu da irakurritako tesi kopuruaren arloan.

UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako zuzendari Gabriela Chotrok adierazi duenez, doktorego programa zaharren iraungitzea izan da datu honen lorpena ahalbidetu duen arrazoietako bat, baina ez da izan bakarra: "Datozen urteetan, irakurritako tesi kopuru handi honek denboran zehar bere horretan jarraituko duela o, beharbada, gora ere egingo duela aurreikusten duten faktoreak daude. Eta faktore horiek zerikusia dute, alde batetik, gure ikerketa taldeek ikerlariak sortzeko duten gaitasun gero eta handiagoarekin eta, bestetik, doktoregoan eskuratzen den prestakuntza bai arlo akademikoan zein lan munduan ere jasotzen ari den aitorpen gero eta hobearekin; hau da, handitzen doalako doktore tituluak duen izen ona".

Tesien %60, emakumeek egindakoak

Guztira iaz 271 emakumek (tesi guztien %60) eta 208 gizonek irakurri zuten tesia UPV/EHUn. "Portzentaje hau errepikatu egiten da ezagutza-arlo guztietan, neurri handiago batean Osasun Zientzietan, baina portzentajea inbertitu Arte eta Humanitateetan", adierazi du Chotrok.

Ezagutza-arloetan banatuta, 147 tesi Zientzia Esperimentalekoak izan dira; 106 Gizarte eta Zuzenbide Zientzietakoak; 87 Ingeniaritza eta Teknologiakoak; 74 Osasun Zientzietakoak eta 65 Arte eta Humanitatekoak. Horietatik guztietatik, 174 nazioartekoak izan dira eta 43 euskaraz aurkeztutakoak.

UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako zuzendariak gogoratu duenez, "UPV/EHUk onartu dituen doktorego programa berriek aurrerapauso bat dira ikerlari bikainen prestakuntzan, hauek izango baitira ikerkuntzaren eta gure gizarteko enpresa eta erakundeen garapena eta berrikuntzaren bultzatzaileak, horrela jakintzaren gizartearen eragile bihurtuz".

Izendapen ekitaldia

Bihar ostirala, apirilak 24, arratsaldeko 18:00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena auzoa z/g. Leioa), Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak ekitaldi ofiziala ospatuko du 2014ko 479 doktore berriak izendatzeko. Gainera, ekitaldi berean, 2011/12ko doktoregoko 34 sari bereziak ere emango dira ekitaldi honetan. Sari hauek ematen zaie nazioarte mailan izan duten garrantziagatik, zientziari egin dioten ekarpenagatik eta era adierazgarrian jakintza berriaren sorreran lagundu izanagatik nabarmendu diren tesiei.

Ekitaldia UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak presidituko du eta, era beran, Brian L. Bayne irakaslea Honoris Causa doktore izendatuko dute bertan.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa