euskaraespañol

Eguneko irudia

Grabatuaren Nazioarteko Jaialdiko lan aukeratuen erakusketa

Grabatuen Europako sari nagusia ematen duen lehiaketa honen hirugarren edizioa azaltzen du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/17

'FIG sariak 2014' erakusketan, FIG Bilbaok sustatutako grabatuen nazioarteko azken lehiaketan parte hartu duten obrak ikus daitezke. Hogeita hamar herrialdetako 180 artistak parte hartu dute sariketan. UPV/EHUren lankidetzarekin prestatutako erakusketa apirilaren 17tik maiatzaren 27ra egongo da irekita, UPV/EHUko Bizkaia Aretoa eraikinean.

'FIG sariak 2014' erakusketan, FIG Bilbaok sustatutako grabatuen nazioarteko azken lehiaketan parte hartu duten obrak ikus daitezke. Hogeita hamar herrialdetako 180 artistak parte hartu dute sariketan.

UPV/EHUko Bizkaia Aretoko (Abandoibarra 3, Bilbo) Etxepare eta Axular geletako erakusketan, honako hauen obrak daude ikusgai: Patricia Gómez, FIG 2014 sariaren irabazlea; Juan Villalpando eta Grzegorz Handerek, ohorezko aipamenak; eta David Ortega eta Lucia Simone, Casa Falconieri zentrorako bi ikerketa bekaren irabazleak. Era berean, sariaren aurretiko hautaketa fasera iritsi ziren 33 artisten obrak erakutsiko dira.

'FIG sariak 2014' erakusketa aukera bikaina da grabatuaren artearen gaur egungo ikuspegian eta askotariko sentsibilitateak dituzten sortzaileen hausnarketa artistikoan sakontzeko. Ibilbide interesgarria da, egungo agertoki artistikoa zeharkatzen duena, grabatuaren teknika desberdinen artetik: besteak beste, litografia, xilografia, gofratua eta inprimatze digitala.

FIG Bilbaok eta Kulturbasque-k (UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko kultur programa) urte osoan egingo dituzten hiru erakusketetatik bigarrena da, eta helburua da grabatua eta paper gaineko lanak ezagutaraztea.

Patricia Gómez, FIG 2014 sariaren irabazlea

Patricia Gómezek, FIG 14 sariaren irabazleak, 'Celda 101' lana aurkeztu du. Valentziako Modelo espetxe zaharreko 101. ziegako jatorrizko atearen bidez sortu du, erauzte bidezko estanpazioaren teknika erabilita.

'Celda 101' lana 'Archivo Prisiones' sailean kokatzen da; etengabe sortzen ari den proiektua da, eta ikerlerro gisa eratu zen, espetxealdiko eta askatasunik gabeko lekuetako hormetan txertatuta gelditu diren arrastoak dokumentatzeko eta berreskuratzeko.

Erakusketa bisitatu ahal da astelehenetik ostiralera, jai egunetan izan ezik, 8:00etatik 20:00etara. Sarrera doakoa da.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa