Jesús María Valdaliso, UPV/EHUko Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeak Saileko katedraduna, Ekonomia Historiaren Espainiako Elkarteko (AEHE, gaztelerazko sigletan) presidente izendatu dute elkarte honetako kontseiluaren azken bileran. Izendapena datozen hiru urteetarako da.
Valdaliso katedraduna, AEHEko presidentea
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2015/03/31
AEHE 1980an sortutako zientzia elkarte bat da, ekonomia historiarekin lotutako ikerketak, irakaskuntza eta argitalpenak sustatzea helburu duena. AEHEk 500 bazkide inguru ditu eta Espainiako Elkarte Zientifikoen Konfederazioko (COSCE) eta International Economic History Association (IEHA) elkarteko osoko kidea da.
Jesús María Valdaliso, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeak Saileko katedraduna, Historian lizentziatua eta doktoratua da UPV/EHUn, kasu bietan lortu zuen aparteko saria, eta Ekonomia Historiaren Espainiako Elkartearen Ramón Carande saria ere eskuratu du (1987). Gaur egun, UPV/EHUko Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeak Saileko zuzendaria, International Journal of Maritime History-ko erredakzio kontseiluko kidea eta ANECAren Akademia Egitasmoko Kanpoko aditua da. Hainbat ikerketa proiektutan hartu du parte eta liburu eta artikulu ugari idatzi ditu Espainiako eta Euskal Herriko ekonomia- eta enpresa-historiari buruz. Bere ikerketa lerro nagusiak bi dira. Bata, Euskal Herriko klusterren jatorri historikoa eta eskualdeko lehiakortasunari utzi dioten legatua eta, bestea, lehiakortasunari lotuta Euskal Herriko politika eta estrategiei buruzkoa.
Informazio gehiago http://www.aehe.net/aehe.html webgunean