Euskal Herriko testuinguru ekonomikoko enpresa indartsuenen ordezkaritza zabal bat aurkeztuko da sei egunetan zehar UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko ikasleen aurrean, irakaskuntza-zentro honetan gaur egun ikasten ari diren ikasleak erakartzeko asmoz. Eskolak Enplegu Jardunaldiak eta Enpresen Aurkezpenak urtero antolatzen ditu, ingeniaritzako profesionalak eskatzen dituzten eragile nagusietako batzuk bilduz. Gaur hasi eta larunbatean, hilak 30, bukatuko da ekimena.
43 enpresek parte hartuko dute Bilboko IGET-ko Enplegu Jardunaldietan
Gaur hasi eta larunbatera arte, ikasleen eta euskal konpainia eta Euskadin finkatutako multinazional nagusienetako batzuen arteko topaketa egingo da zentroan
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2015/03/23
Enplegu eta Enpresen Aurkezpenen Jardunaldietan aurtengo edizioan, Euskadiko sektore inportanteenetako 43 enpresek parte hartuko dute. Hala, han izango dira: energia arloko enpresak (Iberdrola, Gamesa, Ingeteam, Velatia, ZIV, Glual eta Global Energy Services Siemsa), aeronautikakoak (ITP, CTA, Aernnova), aplikazio desberdinetako ingeniaritzetakoak (Sener, Idom, Elecnor, Iberdrola Ingeniería y Construcción, Sisteplant eta Safeman), automobilgintzako sektore laguntzaileetakoak (Batz, Maier, Gestamp), altzairugintzakoak (Arania) edota autokarren fabrikazioan nagusitu den Irizar konpainia.
Horiekin batera, IK4, Tecnalia eta Egile Corporation XXI gisako euskal zentro teknologikoak aurkeztuko dira, AFM Makina Erremintako fabrikatzaileen elkartearekin batera. Bestalde, Euskadin errotutako zortzi korporazio multinazional handik ere jardunaldi horietan parte hartuko dute: Alstom Renovables España, General Electric, Gerdau, IBM, Indra, Siemens, Intertek eta ZF Lemförder. Nazioarteko aholkularitza sektorea ere Accenture, Altran, Applus, Axpe Consulting, B+I Strategy, Everis eta Management Solutions konpainien bitartez ordezkatuta egongo da. Aurkezpen-zerrenda osatzeko, erakunde publiko baten parte-hartzea nabarmendu behar da, Bizkaiko Foru Aldundiarena alegia, baita Euskadiko ingeniarien bi elkargo profesionalen ordezkarien esku-hartzea ere (Industria eta Telekomunikazio arloetakoak).
Argazkia: By Mixabest (Own work) [CC BY-SA 3.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0) or GFDL (http://www.gnu.org/copyleft/fdl.html)], via Wikimedia Commons