euskaraespañol

Eguneko irudia

Mikro-polis: politikari buruzko entseguen sariketa

UPV/EHUko ikasleei zuzendutako lehiaketak politikaren irudi baikorra helarazi nahi du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/03/10

(Beste leiho bat zabalduko du)
micropolis

"Mikro-polis" politikari buruzko entseguen I. Lehiaketa UPV/EHUko Politika eta Administrazio Zientzien Sailak antolatu du. Martxoaren 27ra arte, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek sariketan parte hartu ahal dute, euskaraz zein gazteleraz. Idazki hoberenak 1.000 euroko saria jasoko du modalitate bakoitzean. UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzarekin eta Betiko Fundazioarekin batera egingo den sariketak ikasleak politikara baikortasunez hurbiltzea nahi du. Lehiaketan parte hartzeko, ikasleek gai hauek aukeratu ahal dituzte:

  • Boterea, Demokrazia eta Partaidetza
  • Politika eta Generoa
  • Kudeaketa eta Publikoa
  • Euskal Politika

Lehiaketak bi zati edukiko ditu. Lehenengo fasean, partaide bakoitzak entsegu labur, original eta argitaragabe bat aurkeztu ahal izango du, gaietako baten inguruan. Ekarpenak politikarekiko hurbilketa erakutsiko du, gizartearen problemak ebasteko bide baita.  Testu horrek 5.000 karaktere (tarteak barne) eduki behar ditu. Martxoaren 27ra arte igo ahal dituzte entseguak http://www.mikro-polis.eu/eu-mikropolis webgunera.

Epaimahaiak hautatuko ditu gai bakoitzeko lau testurik onenak (launa gaztelaniaz eta launa euskaraz). 32 lan horiek bigarren fasera pasatuko dira eta egileek bigarren entsegua bat idatzi beharko dute, 15.000 karakteretatik beherako (tarteak barne), zeinek hautatua izan deneko hizkuntzan. Apirilaren 20tik 30era bitartean, biak barne, ikasleek igo beharko dituzte http://www.mikro-polis.eu/eu-mikropolis webgunera finalera aurkeztutako testuak. Epaimahaikideek horietakoetako bi entsegu hautatuko dituzte irabazle, bata gaztelaniazko modalitatean eta bestea euskarazko modalitatean.

Informazio gehiago: http://www.mikro-polis.eu/eu-mikropolis

 

 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa