euskaraespañol

Eguneko irudia

Mariana Viaña, Iñigo Salgado eta Sonia Losada, Biologiako IX. Olinpiadako irabazleak

Batxilergoko 33 ikaslek parte hartu dute

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/15

Irabazleak Vigon burutuko den Fase Nazionalerako sailkatu dira

Mariana Viaña Pérez Loiuko Padre Andrés de Urdaneta ikastetxeko ikaslea Euskal Autonomi Erkidegoko Biologiako Olinpiadako IX. Fase Autonomikoaren irabazlea izan da. Biologiako Olinpiada Urtarrilak 22an (proba teorikoa) eta Otsailak 5aen (proba praktikoa) burutu zen UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

Biologiako Olinpiadara 11 ikastetxe desberdinetako Batxilergoko 33 ikasle aurkeztu dira aurten. Bigarren sailkatua Gasteizko San Viator ikastetxeko Iñigo Salgado Iborra izan da eta hirugarren sailkatua Loiuko Padre Andrés de Urdaneta ikastetxeko Sonia Losada Wilczek izan da.

Hiru irabazleak Apirilak 7tik 10era bitartean Vigon burutuko den Fase Nazionalerako sailkatu dira. Bertan urrezko domina eskuratzen duten ikasleek Hanoi-n (Vietnam) ospatuko den Biologiako Nazioarteko XXXVII Olinpiadarako sailkatu dira, Nazioarteko Olinpiada hau Uztailak 17-24 bitartean ospatuko da. Beste alde batetik Fase Nazionalean parte hartzen duten ikasleek ere Brasilen irailen ospatuko den X Iberoamerikar Olinpiadan parte hartzeko aukera izango dute.