euskaraespañol

UPV/EHUk mugikortasun programetako ikasleentzako agur ekitaldia ospatuko du estreinakoz Portugaleten

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/06/02, 11:15

Kokapena

Bilboko Ingeniaritza Eskola, Portugalete
María Díaz de Haro 68. -48940- Portugalete (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ekainaren 2an, ostiralean, 11:15ean, Bilboko Ingeniaritza Eskolako auditorioan, Portugaleten, Euskal Herriko Unibertsitateak mugikortasun programen bidez aurton UPV/EHUn ikasi duten ikasleentzako agur esateko ekitaldia ospatuko da. Guztira, 2022-2023 ikasturtean, Erasmus, Sicue, Latinoamerika eta Beste norakoak programetako 1.618 ikaslek gutxienez lauhileko bat egin dute UPV/EHUn.

Ekitaldian izango dira, besteak beste,  Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea; Junkal Gutiérrez, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea; eta Mikel Torres Lorenzo, Portugaleteko alkatea.

Ekitaldian, hainbat ikaslek UPV/EHUn izandako nazioarteko esperientzia kontatuko dute, Unibertsitateko masterren eta Etxepare Institutuko aurkezpenak egingo dira eta ESN ikasle-elkarteak bisitariei emandako laguntza eskertuko da.

Ondoren, kalejira bat egingo da trikitiarekin, Portugaleteko Azeta parkeraino, haritz bat landatzeko.

 

PROGRAMA

9:15 Autobusak Gasteiztik eta Donostiakik aterako dira
11:00 Autobusak Portugaletera iritsiko dira
11:15 Ongi etorria (UPV/EHUko Nazioarteko Harremanen Bulegoa)
11:20 Ongi etorria (Portugaleteko Alkatea, Mikel Torres Lorenzo)
11:30 Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordearen agurra (M. Juncal Gutiérrez)
11:40 'Nire mugikortasun esperientzia' (UPV/EHUko mugikortasuneko ikasleen aurkezpenak)
12:00 Etxepare Euskal Institutoaren aurkezpena (Zuzendaria: Monika Medinabeitia)
12:10 UPV/EHUko masterren aurkezpena (Zuzendaria: Idoia Camacho)
12:20 ESN elkarteak egiten duen lanaren aitortza
12:30 Ekitaldiaren amaiera (Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea) 
12:40 Argazki ofiziala
13:00 Kalejira itsasadarraren ondoan haritza landatzeko
14:15 Nazioarteko Harremanetako Bulegoak eskainitako pintxoak eta euskal musika tradizionala
17:30 Autobusak Donostia eta Gasteizera itzuliko dira