Mintegia: Neuroirudia, neuroanatomiaren birsorkuntza
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/02/22, 15:30 - 00:00
Kokapena
Gradu-aretoa - Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, otsailak 22, 15:30ean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Jesús Cortesek, Biocruces Osasun Ikerketa Institutuko Neuroirudi Konputazionaleko ikertzaileak, La neuroimagen computacional. Una recreación funcional de la neuroanatomía, hitzaldia emango du.
Hitzaldia hori 2018 Mintegiak programa antolatu dute Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen 50. urteurrena ospatzeko.
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 2018 Mintegiak programak komunitate unibertsitateari eta biosanitario arloko profesionalei dago zuzendurik, eta medikuntza-, erizaintza- eta fisioterapia- zientzia gizarteratzeko helburua du. Programa sei mintegiz dago osatuta: BIOMED (ikerketa biomedikoa), Klinimed (ikerketa klinikoa), F. Nightingale (Erizaintzari buruzko ikerketa), Kinesia (Fisioterapiari buruzko ikerketa) Kulturmed (humanismoa eta kultura) y Edumed (mediku-hezkuntza).
Hitzaldietan parte hartzen duten ikasleek hautazko kredituak balioztatu ahal izango dituzte, eta profesionalek, etengabeko formakuntzarako kredituak lortu ahal izango dituzte (CFC, eskatzen baldin badira).