Mintegia: Estresa eta hormona noradrenalina
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/05/09, 12:00 - 00:00
Kokapena
Gradu-aretoa - Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
2018 Mintegiak, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen 50 urte, Bruno Girosek, Frantziako Centre National de Recherche Scientifique ikastegiko Ikerketa-zuzendariak eta Montrealeko (Kanada) Mc Gill Unibertsitateko psikiatrian katedradunak, Noradrenergic control of vulnerability to stress hitzaldia emango du.
Bruno Girosek 1999an Frantzian Neurobiologia eta Psikiatria Laborategia sortu zuen. Gainera, 2008tik McGill Unibertsitateko (Montreal) Douglas Institutuko Gaixotasun Mentalen Neurobiologia Laborategiko zuzendaria ere bada. Ikerketak bilakaera nabarmena izan du, transmisio sinaptikoaren alderdi biokimiko eta molekularretatik jokaera-azterketak eta ikerketa klinikoa barne hartzen dituen ikuspegi integratuagoetaraino. Gaur egun, batez ere eskizofreniaren eta depresio larriaren fisiopatologia ikertzen du
Hitzaldietan parte hartzen duten ikasleek hautazko kredituak balioztatu ahal izango dituzte, eta profesionalek, etengabeko formakuntzarako kredituak lortu ahal izango dituzte (CFC, eskatzen baldin badira).
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 2018 Mintegiak programak komunitate unibertsitateari eta biosanitario arloko profesionalei dago zuzendurik, eta medikuntza-, erizaintza- eta fisioterapia- zientzia gizarteratzeko helburua du. Programa sei mintegiz dago osatuta: BIOMED (ikerketa biomedikoa), Klinimed (ikerketa klinikoa), F. Nightingale (Erizaintzari buruzko ikerketa), Kinesia (Fisioterapiari buruzko ikerketa) Kulturmed (humanismoa eta kultura) y Edumed (mediku-hezkuntza).