euskaraespañol

Eguneko irudia

Mintegia: erretinako endekapenen gaixotasunaren tratamendua

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/05/11, 13:00 - 00:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

2018 Mintegiak, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen 50 urte, Francisco Ambrósiok, Combraiko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko ikertzaileak Targeting retinal microglia for the treatment of retinal degenerative diseases?  hitzaldia emango du.

Francisco Ambrósioren ikerketa lerro nagusiak hauek dira: erretinako endekapenen gaixotasunak, erretinopatia diabetikoa eta glaukoma.

Hitzaldietan parte hartzen duten ikasleek hautazko kredituak balioztatu ahal izango dituzte, eta profesionalek, etengabeko formakuntzarako kredituak lortu ahal izango dituzte (CFC, eskatzen baldin badira). 

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 2018 Mintegiak programak komunitate unibertsitateari eta biosanitario arloko profesionalei dago zuzendurik, eta medikuntza-, erizaintza- eta fisioterapia- zientzia gizarteratzeko helburua du. Programa sei mintegiz dago osatuta: BIOMED (ikerketa biomedikoa), Klinimed (ikerketa klinikoa), F. Nightingale (Erizaintzari buruzko ikerketa), Kinesia (Fisioterapiari buruzko ikerketa) Kulturmed (humanismoa eta kultura) y Edumed (mediku-hezkuntza).