euskaraespañol

Eguneko irudia

Minbiziari buruzko hitzaldia Iker Badiolaren eskutik

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/02/28, 19:10

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Arabako Esperientzia Gelek, ACAEXA-AEIKE elkartearen lankidetzan, jarraitzen dute BEGIRADAK dibulgazio hitzaldien zikloarekin. Oraingo honetan, hitzaldia Iker Badiola UPV/EHUko biologo zelularraren esku egongo da, ‘¿Por qué el cáncer mata?’ [Zergatik hiltzen du minbiziak?] izena hartuta.

Zikloak askotariko jakintza arloetako adituen begiradak biltzen ditu, hala nola matematika, artea, biologia, psikologia edo hizkuntzalaritza.

Sarrera librea izango da aretoko edukiera bete arte.