UPV/EHU, Hazi eta Itsas Garapen erakundeek Euskadin mikroalgak ekoizteari argia eman diote
Noiz eta non
2022/04/11, 10:30
Kokapena
Gipuzkoa
Deskribapena
Algaloop, Industrialdea, 138-188, Asteasu
Datorren astelehenean, UPV/EHUk, Hazik eta Itsas Garapenek Euskadin garatuko den mikroalgak ekoizteko lehen proiektua aurkeztuko dute, Algaloop start up sortu berriaren bidez. Mikroalga horiek bioongarri gisa erabiltzeko ahalmena dute.
Aurkezpen-ekitaldian honako hauek parte hartuko dute:
• Leandro Azcue Mugica, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria.
• Peli Manterola, Haziko zuzendari nagusia.
• Sergio Seoane, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea eta Mikroalgen Laborantzarako Euskal Bildumaren (BMCC) arduraduna.
• Maria Pilar Legarra Cortajarena, Asteasuko alkatea.
• Joseba Argoitia Vila, Caixabankeko AgroBank Norte lurraldeko zuzendaria.
• Anaut Paterson, Algaloopeko CEOa.
Algaloop enpresan garatuko den mikroalgak hazteko proiektua Eusko Jaurlaritzako Tokiko Arrantza Ekintza Taldeak Sergio Seoane irakasleari mikroalgak hazteko eredu bat gidatzeko eta enpresak UPV/EHUko Mikroalgen Laborantzarako Euskal Bildumako (BMCC) algak erabili ahal izateko emandako proiektutik sortu zen. Bilduma horrek munduko hainbat tokitako mikroalgen 600 andui baino gehiago ditu, batez ere Euskal Herriko uretakoak.