euskaraespañol

Nazionala

Mahai-ingurua: ‘El estado de la justicia, a debate’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/06/26, 17:00

Kokapena

Graduen aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Elkano)
Elcano 21. -48008- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ekainaren 26an, 17: 00etatik-19: 45era, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gradu Aretoan ‘El estado de la justicia, a debate’ izeneko mahai-ingurua egingo da. Inaugurazioa Alberto Emparanza UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoak eta Iñigo de Miguel Beriain Ikerbasqueko kideak eta UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileak. 

Segismundo Álvarez Royo-Villanovak, fundazioko presidenteak, eta Elisa de la Nuez Sánchez-Cascado idazkari nagusiak parte hartuko dute “Zuzenbide Estatua neurtzen: pandemiaren aurretik eta ondoren (2018-2021)”, txostenaren aurkezpenean.  

Dossierra Hay Derecho Fundazioak egin du. Ondoren, ‘El estado de la justicia, a debate’ eztabaida-mahaia hasiko da, pandemian jasotakoa aztertuko da, hala nola negozioen itxierarekin eta etxetik irteteko debekuarekin gertatutakoa. Bestalde, herritarren eskubideak urratu ziren ala ez eztabaidatuko da.  

Partehartzaileak:  

Borja Iriarte Ángel doktorea (Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Salako magistratua). 

Adriana Obispo Momó (Getxoko Justizia Administrazioaren letradua). 

Segismundo Alvarez Royo-Villanova doktorea (notarioa, Hay Derecho Fundazioko  lehendakaria). 

Elisa de la Nuez Sánchez-Cascado (abokatua, FHDko idazkari nagusia). 

Iñigo de Miguel Beriain (Ikerbasque eta UPV/EHUko ikertzailea). 

Ekitaldia Iñigo de Miguel Beriain irakasleak antolatu du, Teknozientzia Berriei aplikatutako Gizarte eta Lege Zientzien Ikerketa Taldearen (GI CISJANT) baitan. Eta eztabaidarako planteatutako helburuak honako hauek dira: erakundeen eta justiziaren egoerari buruzko elkarrizketa eraikitzailea sortzea, sistema judizialak aurre egin behar dien arazoak ulertzea, eta egon daitezkeen konponbideak eztabaidatzea. 

Sarrera librea izango da lekua bete arte.  

Ekitaldia denbora errealean ikusteko esteka: http://ehutb.ehu.es/canal1.