euskaraespañol

Gaurko irudia

UPV/EHUko Zientzia politikoko ikasleen eta legebiltzarkideen arteko mahai-ingurua Legebiltzarrean

Ekitaldia Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak antolatu du 40. Urteurrena ospatzeko egitarauaren baitan

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/12/01

Zientzia politikoko ikasleak mahai-inguruan parte hartu duten legebiltzarkideekin

UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak 40 urte bete ditu aurten eta, urtemuga ospatzeko ekitaldien barruan, mahai-inguru bat izan da, gaur goizean, Eusko Legebiltzarrean.

UPV/EHUko Politika eta Administrazio Zientzien Sailak berak antolatu du ekimena. Graduko hirugarren mailako ikasleekin batera, zenbait legebiltzarkidek parte hartuko dute, Zientzia Politikoetako ikasketak dituzte gehienek ere.

Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak ireki du ekitaldia. Ongietorri-agurrean, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea zoriondu du, “berrogei urteko bizitzagatik”; eta eskerrak eman dizkio Legebiltzarrari urteurren horretan parte hartu ahal izanagatik. "Politika herritarrengana hurbiltzeko beharra aldarrikatzen dugu, Legebiltzarra euskal herritarrengana eta, bereziki, gazteriarengana zabaltzeko beharra; eta horrelako ekimenek aukera ematen digute zuekin harreman zuzena izateko, iritziak trukatzeko eta zuen kezkak zuzenean ezagutzeko", azpimarratu du.

Honako legebiltzarkide hauek parte hartu dute: Gorka Alvarez (Euzko Abertzaleak), Ibai Iriarte (EH Bildu), Eneko Andueza (Euskal Sozialistak), Iñigo Martinez (Elkarrekin Podemos-IU) eta Carmelo Barrio (Euskal Talde Poplarra-Ciudadanos).  

Ainhoa Novo, UPV/EHU-ko Zientzia Politikoen Saileko irakasleak gidatu du saioa. Nagusiki, hiru gai hauek jorratuko dituzte: legebiltzarkideek Euskal Herriko Unibertsitatean egindako ibilbidea, Eusko Legebiltzarrera iritsi aurretik egindako jarduna eta Eusko Legebiltzarrean izandako eskarmentua. Honako legebiltzarkide hauek parte hartu dute: Gorka Alvarez (Euzko Abertzaleak), Ibai Iriarte (EH Bildu), Eneko Andueza (Euskal Sozialistak), Iñigo Martinez (Elkarrekin Podemos-IU) eta Carmelo Barrio (Euskal Talde Poplarra-Ciudadanos). 

Mahai-ingurua amaitu ondoren, Fakultatearen 40. urteurrenaren argazkia atera dute Legebiltzarrera bertaratutako ikasleek eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin lotura duten legebiltzarkideek.