euskaraespañol

Mentoring-EHUalumni programaren lehenengo edizioko diplomen banaketa

Aurten, 25 bikotek hartu dute parte programan, eta bertan partekatu dituzte esperientziak, trebetasunak eta ezagutzak

  • Erreportajeak

Lehenengo argitaratze data: 2018/07/03

(Beste leiho bat zabalduko du)
bideoaren esteka

Ekainaren 28an, Mentoring-EHUalumni proiektuan parte hartu duten pertsonek Zubiria Etxean jaso dituzte programaren lehenengo edizioan parte hartzeagatik merezi dituzten diplomak. Ekitaldian, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreorde Txelo Ruizek parte-hartzaileek garatutako lanaren garrantzia azpimarratu du.

“Diploma sinbolo bat baino ez da. Ez da idatzita geratuko programan parte hartu ondoren bereganatutako ezagutza guztia: autoezagutza hobetzeko eta mentorizatutako pertsonen aldetik biderik egokiena bilatzeko egindako ahalegina, prestaketa-orduak eta erreferentziazko figura izateko eta beste pertsona hobetzen laguntzeko egindako hausnarketa”, adierazi du Ruizek.

Sei hilabeteetan zehar, 50 pertsonek egin dute lan elkarrekin Mentoring-EHUalumni programan eta, horri esker, esperientziak, ezagutzak eta trebetasunak partekatu dituzte ibilbide profesional luzeak, laburrak edo hasiberriak dituzten pertsonen artean. Iratxe Marian mentoreetako batek azaldu du nola izan den. “Prozesua oso sutsua izan da eta hainbat une igaroa ditugu, adibidez, hasieran Edurnek zalantza asko zituen, alderdi horiek landu ditugu eta erabakiak hartzeko balio izan dio”.

Urtarriletik ekainera bitarte, parte-hartzaileek 4 saio, ahal bada aurrez aurrekoak, garatzeko konpromisoa hartu dute. “Oso aberasgarria izan da programa, nire beharrizanak etengabe garatu ditut eta nire burua hobeto ezagutzen lagundu dit”, adierazi du María de Frutos mentorizatutako pertsona batek.

Bestalde, programan parte hartu duten profesionalek adierazi dutenez, “Mentoring programak parte-hartzaileak eraldatzen ditu eta hori bizi eta esperimentatu egin behar da”. Mentoreak zein mentorizatuak programa parte hartzeaz pozik daude eta edonori gomendatzen diote bertan parte hartzea.