euskaraespañol

Eguneko irudia

Erakusketa

‘Mendekua literaturan’ erakusketa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2024/07/01 Noiz arte: 2024/07/31

Kokapena

Koldo Mitxelena Unibertsitate-Liburutegia - Las Nieves Eraikuntza
Nieves Cano 33. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Arabako Campuseko Liburutegian ikusgai dago ‘Mendekua literaturan’ erakusketa. Honek denboran zehar bidaiatuko du Bibliarekin eta Homeroren obrarekin, abiapuntu gisa, eta amaiera irekia izango du.

Aurten ‘Begia begi truk, denak itsu’ gaia garatzen duen Lucky Books Bienalaren testuinguruan kokatuta, erakusketak hainbat ilustratzaileren kartelak eta aipamen bibliografikoak biltzen ditu, mendekua den ‘justizia basati’ moduko horren erakusgai gisa funtzionatzen dutenak, eta bertan aurkituko dituzu haren aurpegi ugarietako batzuk: Elektrak Erinias amorratuari egindako deia, honoris causa uxorizidioa, Ahab kapitainaren errebantxa obsesiboa, Carrieren vendetta psikotikoa, Edmundo Dantesen mendeku beharrezkoa, edo herri oso batena (Fuenteovejuna) tiranoaren aurka, ‘ekomendekua’… eta pasarteak, agerian uzten dutenak nola berez hain ahalduntzailea eta gizatiarra den grina bindikatiboak gehiegi besarkatzen duenaren gizatasuna itsutzen eta kontsumitzen duen. Izan ere, herri-jakinduriak ohartarazten digu: "Mendeku hartu nahi baduzu, bi hilobi zulatu".

Erakusketa uztailaren 31ra arte egongo da zabalik.