euskaraespañol

Eguneko irudia

Mendebaldeko Zinemaren Bigarren Astea

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2024/10/21 Noiz arte: 2024/10/25

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitatearen REWEST (Research in Western American Literature and Culture) ikertaldeak Mendebaldeko Zinemaren Bigarren Astea antolatu du Gasteizko Florida Zinemetan, astelehenean hasi eta ostegunera arte.

“Western edo Mendebaldeko" film batzuk proiektatuko dira, REWEST ikertaldeko ikertzaileek aurkeztuta, film bakoitza ikusi ondoren, solasaldi bat dinamizatuko baitute. Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, azpitituluekin.

Mendebaldeko Zinemaren Astea doako kultura-jarduera gisa proposatzen da (astearteko saioa izan ezik, zeina Forumaren Adiskideekin lankidetzan egiten baita, 3 euro ordaindu beharko delarik), eta Vitoria-Gasteizko herritar guztiei irekita egongo da. Helburuen artean dago Ipar Amerikako mendebaldeko aniztasuna eta kultura aniztasuna balioan jartzea, aniztasun horri (generoari, arrazari eta abarri buruzkoak) erantzungo dioten "Mendebaldeko" filmak proiektatuz.

Ostiraleko saioa Arabako Campuseko Letren Fakultatean egingo da, ikasleei zuzenduta dago. Saio hori hausnarketarako eta elkarrizketarako jarduera gisa antolatu da, zinemak "egia historikoak" sortzeko duen garrantzia (western "klasikoarekin" gertatu zen bezala) dela, kultura-aniztasuna dela, naturarekin eta ingurumenarekin lotutako alderdiak direla, generoa eta beste dela.

Informazio gehigarria