-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
UPV/EHUk aurkeztuko du Master Egunetan graduondoko 2021-22 ikasketen eskaintza
Noiz eta non
Noiztik: 2021/02/17 Noiz arte: 2021/02/18, 11:00 - 19:00
Deskribapena
Asteazkenean eta ostegunean, otsailak 17 eta 18
Online eta aurrez aurreko formatoan
Otsailaren 17 eta 18an, Euskal Herriko Unibertsitateak Master Egunak ospatuko ditu. Bi egun horietan zehar, UPV/EHUk hurrengo 2021-22 ikasturterako graduondo-eskaintza zabal eta era askotakoa aurkeztuko du. Aukera ezin hobea da titulazio ezberdinetako arduradunen eta irakasleen eskutik aurrez aurreko informazio zuzena jasotzeko.
Bi jardunaldi horietan, goizez eta arratsaldez, jakintza arlo guztietako 80 unibertsitate master eta 20 berezko master inguru aurkeztuko dira, 15 minutuko saioetan. Saio horietan, master eta berezko tituluen ezaugarriak azalduko dizkiete tituluetako irakasleek horietan interesa duten etorkizuneko ikasleei (kontsultatu programa).
Nabarmentzekoa da eskaintzan, Estatuko eta atzerriko beste unibertsitate batzuekin batera antolatutako programen kopuru handia. Hortaz, besteak beste, datorren ikasturterako, UPV/EHUk zortzi Erasmus Mundus master eskainiko ditu. Horietako hiruk EACEA agentzia europarraren (Education, Audiovisual and Culture Executive Agency) aitorpen berritua dute. Graduondoko eskaintzan prestakuntza dualean emandako masterrak (Fabrikazio Digitala, Sistema Txertatuen Ingeniaritza eta Multimedia Kazetaritza) eta nazioartekotze zigilua duten masterrak ere badaude (Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua, Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan, eta Ekonomia: Aplikazio Enpiriko eta Politikak). Bi mota horietako masterrak Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak (Unibasq) aitortuak dira.
Informazio saioak graduko azken mailan dauden edo unibertsitateko titulua duten eta master baten edo graduondoko beste modalitate batzuen bitartez espezializazio handiagoa eta prestakuntza jarraitua lortu nahi dutenentzat daude pentsatuta. Saioak irekita daude interesatu guztiei, eta aurrez aurreko parte-hartzea, berriz, UPV/EHUko ikasleentzat.
Informazio gehiago: go.ehu.eus/MasterEgunak2021web
Presta zaitez zure bidea jarraitzeko/Euskal Herriko Unibertsitatea ez dago geldi, ezta zure etorkizuna ere.