Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eman ditu ezagutzera nortzuk izan diren lau hautatuak "Bilboko Ospetsuak 2019" izateko. Horietako bi UPV/EHUko irakasleak dira, Marta Macho Stadler eta Jaime A. Gil Lozano.
Marta Macho Stadler eta Jaime A. Gil Lozano, 'Bilboko Ospetsuak 2019'
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2019/12/11
2001ean hasi ziren "Bilboko ospetsuak" izendapenak, eta xedetzat dute ezagutza agertzea beren ibilbidearekin hiriaren izen ona zabaltzen eta ezagutarazten laguntzen duten pertsonei eta entitateei.
UPV/EHUko sarituak:
- Marta Macho Stadler, matematikaria. Dibulgatzaile zientifiko gisa egindako lanagatik eta zientzian emakumearen papera ikusgarri egiteagatik.
- Jaime A. Gil Lozano, hortzen estetikaren arloan nazioarteko erreferentea. Bere izaera ekintzaileagatik eta Bilbotik profesional arrakastatsua izateagatik.
Datorren asteartean, abenduak 17, 20:00etan, ospatuko da "Bilboko ospetsuen" zerrendari gehituko zaizkion lau izendapen berriak banatzeko ekitaldia.
Informazio guztia, hementxe.