Marisol Aguirreri omenaldia: marketinarekiko eta irakaskuntzarekiko grina
Ekitaldian, 25 urte baino gehiagoz UPV/EHUko Marketin eta Merkataritza Zuzendaritza Masterraren zuzendari izan denaren ibilbide oparoa aitortu zen
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2024/02/01
Marisolen bizitza marketinari eta Ekonomia eta Empresa Fakultatean (Sarrikon) ikasi duten ikasleei prestakuntza emateari eskainia izan da. Eta orain erretiroa hartuta, Marketing Alumni Elkarteak bere lana eskertu nahi izan du bere ibilbide profesionala aitortu duen ekitaldi publiko batean.
Marisol Aguirreren lana laburbiltzea zaila izan denrren, bertaratuek Marisolen eskuzabaltasuna, adeitasuna, sinpatia, lanerako gaitasuna, konpromisoa eta parte hartu duen proiektuetan izandako inplikazioa nabarmendu zituzten. Marketin eta Zuzendaritza Komertzialeko Masterraren zuzendaritzan eta elkartearekin lankidetzan izan duen bultzadak eta babesak 2023/24 ikasturteko PesMesen (Marketineko Master Sariak) amabitxi bihurtu zuten. Eva Emmanuel, elkarteko presidenteak, Aurora Paredesek eta Susana Tejada, Masterreko zuzendarikideak, euren bizipenak eta oroitzapenak partekatu nahi izan zituzten Marisolekin batera. «Eskerrik asko amabitxi maitagarri, ez utzi hegoak mugitzeari», izan ziren Paredesen esker oneko hitzak.
Marisolek, hunkituta eta harrituta, eskerrak eman nahi izan zizkien elkarteari, lan egin zuen enpresa guztiei, ikasleei eta lankideei urteetan zehar ikasitako guztiagatik eta jasotako maitasunagatik. 2022ko irailean leuzemia larria diagnostikatu ziotela esan zuen, baina zelula amak eman zizkion pertsona gazte, ezezagun eta eskuzabal bati esker bizirik jarraitzen duela. Eta ohi duen eskuzabaltasunarekin, muin-emaile bihurtzeko eskatu zion entzuleari.