euskaraespañol

Maider Zubelzu, Farmakologiako doktoregaia UPV/EHUn, 2023ko Fundación Lilly-The Conversation sariaren irabazlea

Bilgorra Parkingon-en gaixotasunaren diagnostiko goiztiarrerako biomarkatzaile izateari buruzko hausnarketa bat egiten du artikulu irabazleak

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2023/07/04

Maider Zubelzu
Maider Zubelzu

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Farmakologiako doktoregaia den Maider Zubelzuren¿Se puede oler la enfermedad de Parkinson?’ artikulua izan da medikuntza eta osasuna zabaltzeko Fundación Lilly-The Conversation sariaren III. edizioko lan irabazlea, 2023an. Bere kontakizunak enpirikoki azaltzen du gaixotasun jakin batzuk dituzten pertsonek usain jakin batzuk sortzen dituztela eta horiek usaimenaren bidez detektatu daitezkeela. Ikuspegi beretik, bilgorra Parkingon-en gaixotasunaren diagnostiko goiztiarrerako biomarkatzaile izateari buruzko lanketa egiten du Zubelzuk, eta gaixotasunaren adierazle goiztiarrak aurkitzeko halako azterlanak finantzatzen jarraitzeko garrantziari buruzko hausnarketa egiten du. Izan ere, 2040rako 12 milioi pertsonak baino gehiagok gaixotasun hori izatea espero da.

Epaimahaia –irakaskuntzaren, osasuneko eta medikuntzako ikerketaren, ezagutzaren dibulgazioaren eta kazetaritzaren arloko izen handiko zortzi pertsonak osatzen dute– ‘¿Se puede oler la enfermedad de Parkinson?’ artikulua saritu dute, istorio bat kontatzeko eta, aldi berean, aurrerapen zientifikoak deskribatzeko gaitasunarengatik.

«Nire doktorego tesiaren proiektuak Parkinson-en gaixotasuna du aztergai eta, horregatik, oso interesgarria iruditzen zitzaidan duela urte batzuk aurkitu zuten alderdi bitxi bati buruz hitz egitea. Nire tesiaren tutorea den Teresa Morera-Herrerasek komentatu zidan. Funtsezkoa iruditzen zait halako gaixotasunen diagnostiko goiztiarra egitearen garrantziaz kontzientziatzea biztanleak orokorrean. Joy Milneren istorioa eta Parkinson-en gaixotasuna detektatzeko usainak duen garrantzia adibide ezin hobeak iruditu zitzaizkidan, protagonistak ez baitu zerikusirik komunitate zientifikoarekin eta irakurleak hobeto konektatu baitezake istorioarekin eta, ondorioz, eman nahi den mezuarekin», azaldu du sarituak.

Guztira, 90 hautagaitza aurkeztu dira edizio honetan. Epaimahaiak aurkeztu diren lanen maila handia eta kalitatea azpimarratu ditu, eta gazteen harrobi bikaina goratu du –beren arloetan ikertzeaz gain, garatzen duten zientzia gizartearen gainerakoari zabaltzeko sentsibilitatea eta gaitasuna dute–.

Gaztelaniazko zientzia zabaltzeari bultzada ematea

Sari hau unibertsitate publiko edo pribatuekin edo ikerketa zentro publikoekin edo partaidetza publikopeko zentroekin lotura duten 30 urtetik beherako doktoregai eta irakasle edo ikertzaileei zuzentzen zaie, eta jarraipena izateko sortu zen. Helburu du osasunaren eta medikuntzaren arloetako dibulgazioa sustatu eta aintzatestea, ezagutza zientifikoa eta, batik bat, osasun zientzien ezagutza transmititzeko hizkuntza gisa gaztelaniaren erabilera bultzatzea, eta gaztelaniaz hitz egiten dutenen artean ezagutza zabaltzea.

Hala, Lilly Fundazioak eta The Conversationek mundu akademikotik datorren gaztelaniazko ezagutza zientifikoa ireki eta ezagutarazteko eta gizarteari zabaltzeko duten konpromisoa islatzen du. Horri esker, jendeak iritzi argiagoa eta sakonagoa du zientziaren esparruan eta, batik bat, osasunaren eta medikuntzaren arloetan.

Sarien epaimahaia zortzi kidek osatzen dute eta webgunean kontsulta ditzake.

Lilly Fundazioa: zientzia, medikuntza eta humanismoa

Lilly Fundazioaren helburua da herritarren osasunaren onurarako Espainiako osasuna garatzen laguntzea; ZIENTZIA eta ikerketa bultzatzea eta gizartean kultura eta dibulgazio zientifikoa sustatzea; MEDIKUNTZA garatzen laguntzea eta, horretarako, ezagutza biomedikoa sortzea, zabaltzea, profesionalak prestatzea eta hezkuntza medikoan jardutea; eta osasunaren arloan HUMANISMOAREN funtsezko balioak sustatzea. Zientziaren arloan, urtero, ikerketa biomedikorako sarien deialdia egiten du, zientzia hitzorduak antolatzeaz gain, eta zientzia zabaltzeko zenbait ekintza babesten ditu. Medikuntzaren esparruan, azpimarragarriak dira, besteak beste, honako ekimen hauek: Hezkuntza Medikoaren Katedra, MEDES – MEDicina en ESpañol edo osasun kudeaketako programa. «Pazientea ardatz duen medikuntza» ekimenari eta Andrés Laguna mediku eta humanistaren inguruko jarduerei edo William Oslerren legatua zabaltzeari erreparatzen die humanismo medikoaren arloak.

Bideoa: La Fundación Lilly en tres palabras.

The Conversation: zuhurtasun akademikoa eta kazetaritzaren arloko eskarmentua

The Conversation Australian sortu zen, 2011n, eta edizioak ditu Estatu Batuetan, Erresuma Batuan, Kanadan, Frantzian, Zeelanda Berrian, Indonesian eta Afrikan, gaztelaniazko edizioaz gain –azken hori 2018ko udan abiarazi zen, eta orain arte 9.400 artikulu baino gehiago argitaratu ditu–. The Conversationek solasaldi etengabea sustatu nahi du jakitunen eta jakin nahi dutenen artean, beren espezialitateetako gaiei buruz idazten duten adituen eta kalitatezko edukiak eskatzen dituzten irakurleen komunitatearen artean. Irabazi asmorik gabeko elkarte gisa eratu zen, zerbitzu publikoa emateko bokazioz, merkataritza publizitaterik gabe eta doako sarbide librearekin. The Conversationen Espainiako edizioak 70 erakunde akademikoren eta zientifikoren baino gehiagoren eta Lilly Fundazioaren (beste fundazio batzuen artean) babesa du.