Euskal legebiltzarkideen eta UPV/EHUko Zientzia Politikoko ikasleen arteko mahai-ingurua
- Ekitaldia
Noiz eta non
2021/12/01, 10:30
Deskribapena
EAJ, EH Bildu, PSE-EE, AhalDugu-EB eta PP-Ciudadanos-eko ordezkariek Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle izan zirenetik gaur egun arte izandako ibilbide politikoa gogoratuko dute
Asteazkenean, abenduak 1, 10:30ean
Eusko Legebitzarra
Becerro de Bengoa (Vitoria – Gasteiz)
Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen 40. urteurrenaren harira mahai-inguru bat izango da Eusko Legebiltzarrean, eta bertan parte-hartuko dute Zientzia Politikoko ikasketak UPV/EHU-n egin dituzten hainbat legebiltzarkidek.
Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Zientzia Politikoko eta Kudeaketa Publikoko hirugarren mailako ikasleei zuzenduriko ekitaldia da.
Ekitaldira bertaratzen direnei ongietorria emango die Bakartxo Tejeriak, Eusko Legebiltzarreko presidenteak, eta 10.30etan emango zaio hasiera jardunari.
Mahai-inguruko partaideak:
- Gorka Alvarez, EAJ
- Ibai Iriarte, EH Bildu
- Eneko Andueza, PSE-EE-PSOE
- Iñigo Martinez, Elkarrekin Ahal Dugu-EB
- Carmelo Barrio, PP-Ciudadanos
- Moderatzailea: Ainhoa Novo, UPV/EHU-ko Zientzia Politikoen Saileko irakaslea
Hizlariekin hiru gai nagusi landuko dira jardunaldian; legebiltzarkideek Euskal Herriko Unibertsitatean egindako ibilbidea, Eusko Legebiltzarrera iritsi aurretik egindako jarduna, eta Eusko Legebiltzarrean izandako eskarmentua.
Mahai-ingurua amaitu ondoren, 12.30etan, Fakultatearen 40. urteurrenaren argazkia aterako da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin lotura duten legebiltzarkideekin.
Informazio gehiago:
https://www.ehu.eus/eu/web/gizarte-komunikazio-zientzien-fakultatea