Liburu aurkezpena: ‘Sagues. Arkitektura ikasleen begiradak’
Noiz eta non
2018/05/18, 17:00 - 00:00
Kokapena
Donostiako Udala
Ijentea 1. -20003- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Donostiako Udalaren Udalbatzan ‘Sagues. Arkitektura ikasleen begiradak’ liburuaren aurkezpen-ekitaldia egingo da. Lana UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak kaleratu du.
Parte hartzaileak:
- Eneko Goia, Donostiako alkatea
- Juan Jose Arrizabalaga, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren zuzendaria
Joan den ikasturtean, Donostiako Udalak Sagueseko eremua birpentsatzeko eta berregiteko proposamena egin zion UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoari. Aurkeztuko den liburuak Arkitekturako ikasleen lanak eta bai ondoren irakasleek landutako irizpidez jasotzen ditu.