euskaraespañol

Lehen Hezkuntza Graduaren graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2023/11/03, 18:30

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, azaroaren 3an, 18:30etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio María Barriola zentroko areto nagusian, Donostian, 2022-2023 ikasturtean Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Lehen Hezkuntza Graduan titulatutako 99 pertsonak graduatzeko ekitaldia egingo da.

Ekitaldiaren buru Beñat Amenabar Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa izango da eta musika emanaldi batek ekitaldiari amaiera emango dio.

 EGITARAUA

  • Beñat Amenabar Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoaren hitzak
  • Lorea Fernandez Hezkuntzako Graduko koordinatzailearen hitzak
  • Leire Agudo ikasleen ordezkariaren hitzak
  • Markos Murua ikasleen ordezkariaren hitzak
  • Mireia Arteaga ikasleen ordezkariaren hitzak
  • Tituluen banaketa
  • Musika emanaldia

*Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da esteka honetan.