Leire San José, Jose Domingo García-Merino, Sara Urionabarrenetxea
Zonbi enpresak existitzen dira, eta enpleguan eta lehiakortasunean eragiten dute
ECRI (Ethics in Finance & Social Value) ikertaldeko ikertzaileak.
- Cathedra
Lehenengo argitaratze data: 2023/11/13
(Beste leiho bat zabalduko du)Artikulu hau jatorriz The Conversation argitalpenean aurki daiteke.
Zonbi enpresak dira, irizpide ekonomikoen arabera, porrot egoeran egon beharko luketenak, baina modu artifizialean funtzionatzen jarraitzen dutenak. Zorpetze maila ikaragarriak izateagatik, ez eraginkorrak izateagatik eta kutxako fluxua sortzeko arazoak izateagatik bereziten dira. Zorraren interesak ordaintzeko zailtasunak ere izan ahal dituzte.
Egoera tamalgarri horiek gorabehera, zonbi enpresak ez dira ixten eta euren jarduerarekin jarraitzen dute, askotan urte askoan. Zonbi enpresak gutxienez hiru ikuspegitatik ikasi ahal dira:
- Ekonomikoa, horiek existitzeak herrialdeen ekonomian eragin zuzena duelako.
- Etikoa, ez dutelako arrisku moraleko egoerarik sortzen, eta askotan ‘stakeholder’-ak ez dira horien jakitun.
- Soziala, enplegua mantentzen dutelako eta desberdinkerien murrizketan laguntzen egon litekeezlako.
Ikuspegi ekonomikoa
Ikuspegi ekonomikotik lehiakortasunaren galera dokumentatu da enpresa-sarean. Zonbi enpresak baliabideak (finantzarioak, giza-baliabideak eta materialak) kontsumitzen dituzte, eta enpresa produktiboagoetara bideratu beharko lirateke.
Besteak beste, Japoniak, Txinak, Erresuma Batuak edo Espainiak dagoeneko arazo hori identifikatu dute eta horri lotutako ikerpenak modu bizian hazten ari dira. Errealitate horren ondoriozko ardura, akademikoengandik ez ezik, honako hauen jarraibideetatik dator, besteak beste: OCDE, Europako Batzordea, Europako Banku Zentrala, Ingalaterrako Bankua edo Espainiako Bankua.
Ikuspegi etikoa
Ikuspegi etikoari dagokionez, zonbi enpresek arrisku moraleko egoerak sortzen dituzten. Enpresa horien egoera dela eta (eraginkortasun eza, zorpetzea, likidezia falta), pizgarriak dituzte oso arriskutsuak diren erabakiak hartzeko; izan ere, haiek ez dituzte ondorioak pairatuko, edo, gutxienez, ez osorik.
Horrela, jabeek arriskua transferitzen diete hartzekodunei, eta, kasu askotan, hartzekodun horiek ez dira horretaz jabetzen, ez baitute eskura informazio egokia. Horregatik, horrelako enpresak berraktibatzeko gobernuaren laguntzak ez dira oso eraginkorrak izan.
Ikuspegi soziala
Zonbi enpresen mantentzeak inpaktu sozial positiboa izan dezake; izan ere, bestela existitu ezin litezkeen lanpostuak bizirautea ahalbidetzen du. Hala ere, enpresa horiek plantilla handiegia dute, eta, beraz, mantentzea posiblea izan arren, berregituraketa batek eragin zuzena izango luke enpleguan.
Gainera, kutsatze efektuak, enpleguaz gain, honako hau galarazi ahal du: posiblea da hornitzaile eta hartzekodun batzuek ere zailtasun handiak izatea, zonbi enpresetan inbertitutako funtsak berreskuratzea lortzen ez badute. Hori horrela, beharrezkoa da horien inpaktua ere ikuspuntu sozialetik aztertzea.
Ekonomikoa vs soziala
Lehiakortasun eta arriskuen transferentzia irizpideei dagokienez, erabakia horrelako enpresak likidatzea izan beharko litzateke. Gehien bat frogatu delako berreskuratu arren, produktibotasun tasak eta balio erantsia sortzeko tasak enpresa ez zonbienak baino txikiagoak direla.
ECRI ikertaldeak egindako ikerketek erakusten dutenez, zonbi enpresek herrialdearen lehiakortasunari kalte egin arren, ez dira halabeharrez kaltegarriak ikuspegi sozialetik, desberdinkeria murrizten dutelako enpleguari eustean.
Suntsitzea sortzeko
Munduko 188 herrialdetako 190.000 enpresa baino gehiagok osatutako lagina erabiliz, ‘alderantzizko dualitatea’ deskubritu da arlo ekonomikoaren eta sozialaren artean: zonbi enpresak murriztera bideratutako erregulazioen eta politiken garapenak enpresen lehiakortasuna hobetuko luke, baina, aldi berean, desberdinkeria soziala handituko luke. Horren ondorioz, oso zaila da agintari eskudunentzako horrelako enpresei buruzko erabakiak hartzea.
Zaila da sakontasunez ikertzea zergatik gertatzen den ‘alderantzizko dualitate’ hori eta ‘dualitate lerrokatu’ batera igarotzea. Lehenengo ikerketen arabera, beharrezkoa da ‘sormenezko suntsiketa’ bermatzea, enpresa osasuntsuek zonbi enpresa suntsituen tokia hartuko dutela bermatzeko.
‘Sormenezko suntsiketa’ politika bat martxan jarri baino lehen, beharrezkoa da erregulazio argia egotea zonbi enpresak eta porrot prozesu efizienteak identifikatzeko. ‘Dualitate lerrokatu’-rako baldintzak lortu ostean, hau da, zonbi enpresen ezabapena positiboa izatea bai ikuspegi ekonomikotik, bai sozialetik, agintari eskudunek jarduteko beharrezko erabakiak hartu ahalko dituzte.