Larrabetzuko oroimen historikoan oinarritutako proiektu artistikoen aurkezpena
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/02/11, 19:00
Kokapena
Bizkaia
Deskribapena
Anguleri Kultur Etxea, Mikel Zarate Kalea, 1
Larrabetzu
Larrabetzu oroimena egitasmoa aurkeztuko da datorren larunbatean. Bost artista gaztek, hiru taldetan banatuta, Larrabetzuko oroimen historikoaren irakurketa pertsonala egin dute eta forma artistikoa eman. Artistek kasu hauetan ohiko diren eskultura eta oroigarri fisikoetatik aldendu eta inmaterialitatea eta ikus-entzunezko euskarriak lehenetsi dituzte.
Larrabetzuko Udala UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatearekin batera herriko Memoria historikoan oinarritutako proiektu artistikoak bultzatu gura ditu. Hala, 1936ko Gerra zibila eta gerra osteko diktaduraren garaia eta gerraren giza dimentsioa izango dira abiapuntu, orduko andre, gizon eta umeen egoerak eta bizipenak gaurkora ekartzeko eta berauei aitortza justu eta egiazkoa egiteko.
Hautatutako proiektuak:
- Baietz esaten duena eta ezetz esaten duena (Ane Seijas eta Julen Sainz de Rozas)
- Zirrikitua (Eriz Moreno / Amaia Molinet)
- Hona Hemen orain ez dagoena (Liben Svaart).
Aurkezpenean izango dira, besteak beste:
. Iñigo Gaztelu Bilbao, Larrabetzuko alkatea
. Udal ordezkariak
. Edurne Gonzalez, Arte Ederren Fakultateko Unibertsitate Hedapeneko Dekanordea
. Proiektuen egileak